www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Alabantzea Astarloari

 

Gure lurrian ditugu

Ugari atx ta mendiak;

Baña askozaz geiago

Daukaguz gizon andiak,

Alantxe apainduteko

Euzkeldun istoriak

Zerua deuskuen legez

Izar bizi ta argiak

Orregaitik Erri oni

Danak deutse inbidia,

Guztiz andia dalako

Gozetan daben gloria.

Zenbat bertsolari eder,

Erzilla legez badauka,

Gerrari adoretsuak

Euretatik bat Txurruka.

Jakitun andia barriz

Badogu emen naikoa,

Danetan eregiena

Paulo Pedro Astarloa.

Ause dogulako emen

Duda bagarik nausia,

Otallu on bat egiñik

Emon daigun gloria.

Gloria bada gaur zuri

Euskera Amaren semia!

Zu zara gure Erriko

Izar guztizko argia!

Zendualako Euskera

Iñok ez legez goratu,

Zu bere iñor ez legez

Nai zaitugu alabatu.

 

                        Eusal Erria, 1885, XIII

 

aurrekoa hurrengoa