www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jesus jaio barriari

 

Aixien ego zabal bigunetan

Dabillena, nai daben aldietan,

Arnasaz gaur dabela beroketan,

Astoak ia idiak, zeñek esan?

 

Otzak ei dauka kikill Sugillea,

Korta baten Zeruko Erregea,

Munduan bere izan-da Jaubea,

Balitz legez eskeko bat pobrea.

 

Amabietan ei da bart Belenen

Jaio, abere toki zantar baten,

Ikustera aguro goazen, goazen

Ea nor dan badogu ezaututen.

 

Kantuak zelan ziran goi utsetan,

Bart nengoan oetik adietan,

Baña zelan nengoan amesetan,

Benturaz ete ziran gure izketan?

 

Beiñtzat etziran kantu gizonenak,

Noz aurkitzen zirean lo geienak,

Goi utsak dira toki goitarrenak,

Diralako egoak dituenak.

 

Gloria ta bakea iragarten

Ebela, zerutarrak ziran jasten,

Mesias umil danak agurtuten

Eben, eta zerura gero igoten.

 

Itzartu eraginda aingeruak.

Etorri dira artzaiñ mendikuak,

Pozen pozaz guztiak zoratuak,

Jesusi eitera agur guztizkuak.

 

Goazen bada gu bere ezautzera,

Euskal biotzak oso eskintera,

Artzaiñak ein deutsena egitera,

Emarkariz eiteko poztu bera.

 

Ongi etorri Jesus on laztana,

Emen dator erri bat gaur zugana,

Umill etzuten jatzu oñetara,

Zarealako utsik bere Jauna

Bere Jaube, bere Errege,

Ta zorion tasun dana.

 

                        Euskalduna, 1903, 318

 

aurrekoa hurrengoa