www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Salzedo-ko On Pedro Nobia
euskaldun kristiñau umantiari

 

 

Euskalerriya gordetan dozun,

Zeruko aingeru-taldia!

Lagundu-guri kantadu-daigun

Gure amerriko onria,

Ugarte-tarren jatorri-goiyen

Salzedo On-Pedro Nobia,

Oitarau eta Jainkoa ametan

Gizon parerik-gabia.

 

Eguzkiyaren argiya-baño

Argiyagua da bera;

Zoriyonian Bilbo-noblian

Agertu-zan, bai, lurrera,

Jakituriyaz Euskalerriko

Illuntasunak kentzera,

Gure Lege-zaar ta eskubidiak,

Irrime-goyendutera.

 

Gaste-gastetan egiya garbiz

Bere arima argirik,

Bere biyotz-on, zabal planta

Birtute-ederraz yantzirik,

Ezagu-eban maitatuteko

Ez eukala, ez, erririk

Jatorriz bere-beria eban

Euskalerriya-langorik.

 

Ori egiñ dau; Euskalerriya

Ezagutu ta maitatu;

Egitaderik andiyenakaz

Bere aiterriya goratu:

Orra zegaitik mundu-guziak

Eban On Pedro onratu;

Orra zegaitik zerubak-berak

Duben au berau yargoitu.

 

Gloria zuri, kantauko-dogu

On Pedro Salzedo-kua!

Zuretzat beti suzenduko da

Onore goiyenengua.

Zu-langua guk gura-dogula

Euskal-erriyen burua,

Gorde daiyena baltzen-gatxetik

Aiterri maite dontsua.

 

Zu-ospatuten jardungo-dabe

Gernika-n dan Jauregiya,

Batzar-nagusi Bizkaitarrenak

Batuten-diran tokiya;

Zu-ospatuten Bilbo-erdiyan

Eskolategi andiya,

Konsul-etxia, miategiyak,

Bidien-arautegiya.

 

Esango-dabe jakitun goiyak,

España guzti-guztian,

Nobia-k lenen asmau-ebala

Ibilli burdiñ-bidian

Zelan-zan erraz Bizkayan bertan

Asita, Burgos gañian

Balmaseda-tik-ziar goraka

Txistuka azaldu-artian.

 

Beti ditu bai poz eta olguraz

Goituko Euskalerriyak

Zure-egitade, zure-liburu,

Obra txit arrigarriyak;

Nori ez deutso onbide emango

Zure birtute aundiyak?

Zuk-leges zeñek babesau-dituz

Gure Oitarau guztiyak?

 

Jakiturian ta erri-maitetan

Nok emon zuri, nok urrik?

Erriyen-alde al-egiteko

Ez daukezu, ez, bildurrik.

Gure eskubide santuben-kontra

Entzun badozu guzurrik,

Zeure berbaldiz Madrill-en bertan

Daukezuz danak zurturik.

 

Beiñ da birritan jaritxi-dozu

Gastela-erregien partetik,

Gordetia gu kalte-bagarik;

Batetik edo bestetik

Nai-alzau-gero areriyuak

Zure kontra: Zuk emetik,

Aro oneneko armak dardaurik,

Bota dituzuz aurretik.

 

Zu sara, Pedro Nobia, gure

Eskudatzalla goyena;

Euskara-berak loratu-dayen

Eskribalari onena:

Zu sara gure Aita maitia;

Gizonetan dan prestuena:

Zure bitartez daigula Jaunak

Oitarau danen biurmena.

 

                        Eskuizkribua Azkue Bibliotekan dago

 

aurrekoa hurrengoa