www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nekazari doatsua

 

Nere pipa txit bete, ta suai pizturik,

Keia goruntz, txistua lurrera botarik;

Benetorren etxeruntz bertsoak kantatzen.

Buruan berez berez ziranak sortutzen;

 

Zeiñtzuek diran letraz gaur jarritakoak,

Izan arren balio oso gitxikoak,

Ala ere nai nuke ementxen lenbizi,

Orain irakurtzera jendeari asi.

 

Fumatzen duela ere Erregeak badakit nik,

Eizean aspertutzean asnas artzen jarririk;

Ordea, artu ez arren onen belar merkerik,

Aposte egingo nuke ez diola gustorik,

Abanoari ark artzen, nik pipari lakorik.

 

Gañera ez dala bizi lasai nerau bezala,

Basotik ez daramala nere poz au etxera,

Koroia da txit pisua, izan arren ederra

Itzalgarri ariñ bat da, berriz nire kapela,

Aiñ, ardura itxirekin, non bizi ni onela?

 

Badakit Errege dela ondasunez txit aundi,

Baita askoz dituala geiago eskalari,

Nola eziñ dion eman premiadun danari,

Atzetik gero dabiltzaz gerra giña berari,

Baña, al da nere kontra bear bada bat ari?

 

Merkataria sarritan dijoa fumatuaz,

Feriatik etxeruntza burua urratuaz;

Atsegiñik artu gabe pipako ke gozuaz;

Gogoratu oi dalako bakarrikan diruaz,

Noiz dijoa ni bezela bertsoak moldatuaz?

 

Tratu ona egiñ arren ark ezin du kantatu,

Geiago irabaztea zuelako pentsatu;

Aberastutzen ari da, baña, ezin da poztu,

Zulo bat du biotzean ezin dana zerratu,

Ta urteko laboreaz ni enaiz bai, kontentu?

 

Nere umeai begira atsegiñez nago ni,

Ematen didatelako denak poza neroni,

Enuen nai izaterik semerik merkatari,

Baizik arrantzale, artzai ta geien nekazari,

Zergatik on diodan beti eska Jaunari.

 

Nekazaria lurrean dalako zimendua,

Artzaia da bigarrengo, edo ondorengua.

Arrantzale irugarren, dudarik gabekua,

Oñean egongo bada zutik, lerden mundua,

Bestela elitzateke gizartea galdua?

 

Bizibide oiek dira nere ustez onenak,

Iruretan nik dakuskit kristaurik garbienak,

Iruretan leialen ta Euskaldunik zallenak,

Gordetzen dituztelako oitura on zarrenak,

Antziñako guraso on gureak zituztenak.

 

Orrela bada maiz neri alaitzen zait barrua,

Oroitzean guregatik bizi dala bekua,

Oroitzean guregatik bizi dala goikua,

Nola Markes, zeiñ Errege, bergiñ Aita Santua,

Kantaurik gure lana dala bedeinkatua.

 

Irurogeita bost urte euki arren gañean,

Oraindikan zama ona deramat bizkarrean,

Berrogeitak daramazkit igaroak lanean,

Idi, gurdi, laia, golda, orobat aitzurrean,

Ala ere miñez enaiz iñoiz etzan oiean.

 

Egia da zartu naiz ta, azkena zait urbiltzen,

Bañan, enau asko orrek beñik beiñ ni beldurtzen,

Ator Eriotza ator, Zerura joan naiten,

An ez dalako negarrik iñoiz ere entzuten,

Eta kantua bakarrik zatalako gustatzen.

 

                        Euskal Erria, 1903, XLIX

 

aurrekoa hurrengoa