www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Etxeko bat

 

Daukazan bat larogei une bizkarrean

Egun dana irago eginda eskean

Betorren nekez nekez beraren etxera

Neugaz tope eban ta diñotsat onela.

 

Orren saku astuna dozuna lepuan

Etorteko badozu zentzurik buruan.

 

Jauna zentzuna badot ta argia buruan

Anketatik nai egon ni iya galduan

Baña goseak jarri oi nau galduago

Daroadan sakutzar bete onek baño

Saku andiak enau ni iñoz bildurtu

Joan ezinda baña gosez bai geratu

Bost peseten txakurrak neuk jarri gañean

Ta Iñozko aguroen asi zan bidean.

 

Ze gauza andia dan biotza poztzea

Esango neuke dala bizia geitzea.

 

                        Euskal Erria, 1902, XLVIII

 

aurrekoa hurrengoa