www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Pasiñoko egunaren sentierea

 

Gau ostekoa gorriska dator gaur sortaldean,

Bere gañean dabiltzaz lurrun odolduak,

Laño motelak bere arpegi eder aurrean,

Dirudiela urte autsetan orbanduak;

Kurutzeratu bear danari obediuaz

Egun sentia indarrez legez dator nagi,

Ez eukalako gogorik onek gaur jagiteko,

Dakialako dongak zer daben erabagi.

 

Txingar geldotsu bat dirudizku o! Eguzkiak

Oztaz lurrera erranutxorik dau botaten,

Bere barruan ito gura dauz garrak guztiak,

Zerren begirik beruntz itzuli nai ez daben;

Al balei barriz ezaintasunez dana sasitu,

Laster egingo gindukez oso irabiau,

Izate dana bana banatu eta nasitu,

Goia, be egin, gaba egun, eta eguna gau.

 

Odei boladak burrukan legez dabiltzaz pillak,

Loraz jantziak dirudiela leku unetan,

Argiak jorik sortzen dauz mota aiñ biribillak,

Bertako orban, natu, oreñen, nabarretan;

Estaldu nairik nekatzen dira egunizarra,

Ikus ez daigun bere arpegi biztzallea,

Eldu dalako elduteko dan egun bakarra,

Noz gertauko dan gaiztakeria eskergea.

 

Egunak begi alegereak zabaldutean,

Txoriak poza bestetan dabe erakusten,

Gaur euren Jaun ta Jabeagaitik egotxopean,

Lotsaz buruak gordetan dodaz nik ikusten;

Len barritsuak baziran bere taiu orretan,

Agertzen dabe euren barruko naibagea,

Darakuskue ixilltasun au ai! goix onetan!

Dakuselako illduraz euren Egillea.

 

Ur me garbitan arraña bada beti ibilten,

Eguzkiaren izpi zorrotzak ikuturik,

Zoro zororik dabela jolas asko egiten,

Orain dirudi dala aurkitzen gaixoturik:

Urtenik dira talda andiak ur-azalera,

Jakite arren leorrez zer dan iragoten,

Eta bizia eurai emona alan gaur Bera,

Ikusiteak mingoztasun au deutse emoten.

 

Basa abereak nekez bai, nekez dagoz geldirik,

Gurago leukee etorri arin gizartera,

Leza sakon ta kobetan dagoz orroi egiñik,

Ausaz zerbaitek ez deutse isten urtetera;

Ezin iruntsi dabe gizonen esker dongea,

Guztioi ondo eginda deuskun Jaunarentzat,

Aiñ da andia eurak deuskuen bengau gurea,

Amorraturik erretan dagoz gizonentzat.

 

Baña badago ez dakusan bat gauzok gertetan

Gizon gogor bat inbidiagaz itsuturik,

Zeñek ez daben gauza barririk ezer sometan,

Zentzun bageak dagozanean larriturik;

Lo legez dago Eguzkiari jazoagaitik;

Ez da esnatu izatearen gaurko gaitzaz,

Zer esan neike, zer baña gizon sor onegaitik?

Arria baño dala arriago ai Kaifas!

 

                        Euskal Erria, 1888, XVIII

 

aurrekoa hurrengoa