www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzeko illean
Jaungoikoaren laztanari

 

Kantari mistikor onen bizileku umillera

Izarrerri goitik erdu, etorki argitsua,

Nire arimeak batu begio arnaseari

Ur korront garbi, ugari, gori ta galdatua.

 

Megope jainkotarra erdu, erdu egan beera,

Biotz onek gura zaitu, soillik ez dau taupa eiten,

Bidasti onek nai zaitu, erromes onek egarri,

Kantatzalla onek deutsu gogoz benetan deitzen.

 

Kantau gura dodalako ez munduko gloriarik,

Kantau nai arren ez kantau, lurreko ondasuna,

Kantau; baña ez betarren azaiña ta kondairarik,

Zerren onelako kantak uts daben goitasuna.

 

Ez dot gura nire kantok jardun daitezan lorakaz,

Lorak kantau daien nai dot, kantau gura dodana,

Danak kantau daien nai dot kantageirik gozoena,

Ondraurik Dontzella garbi kantagarrien dana.

 

Kardintxak erramen puntan txistueta zoliakaz,

Jaunaren gloriak pozez kantauagaz batera,

Kantau daian, kantau nai dot, txorrotxiozko kantakaz,

Kantageien kantagei dan Ama baten izena.

 

Mitxilleta jirazale, gorrizka urrez jantziak,

Terziopel ta granazko egoak zabaldurik,

Agurtu ta bedeinkatu, begi Dontzell aiñ dontsua,

Dontzel onek daukalako sortitza zoraturik.

 

Dontzell oni emon beio zuritasuna azuzenak,

Lora Eguzki zaleak eskiñi modestia,

Tulipan zarden zuzenak eguzkiaren islia,

Bioleta umiltxoak gozotasun eztia.

 

Lirioak emon beio Dontzella oni lurruna,

Errurik eza begio aleliak saritu,

Nardoak, klabeliñeak, platano ta larroseak,

Altarea apaindurik Dontzell auxe goratu.

 

Iparrak Dontzella oni, loren usaiñak dakartzaz,

Palma ta iyak eskiñten zizpuru arintxoak,

Aixeak putx ots biguna, mendiak edur pilloak

Emon beioz koral, nakar ta perlak itxasoak.

 

Izarreriak begio oiñ azpitik jira egiñ

Edertu beioz galanto matrallak goix gorriak,

Odeiak egin aulkia, Illargiak oiñak jantzi,

Jaunak koroia atondu, pabelloia Eguzkiak.

 

Kantau bei danak Maria, bedeinka beie Jaunaren

Eskuetatik atera ziran egiñ guztiak,

Zeruetan aingeruak, eta lurrean justuak,

Bero, otz, intz, ur, Eguzki eta izar argiak.

 

Bedeinka beie irestu, oñaztarri ta lañoak,

Lanbro, trumoi, indriska ta truju eta ekatxak,

Izotz, zurda, lei ta txingor, euri, bisuts, zaparradak,

Argi, illun, arrats, egun, osgarbi eta gabak.

 

Bedeinka euren Erregiña baso, solo ta mendiskak

Landara ta bedartxoak erneagaz batera,

Itxaso, ibai, errekak, iturri patiñ aintzirak,

Landa, zelai, ibar, larrak, euren Ama ederra.

 

Abere otzanak eta donga, bizi, sor, uzuak

Egazti, arrain, piztiak, bedeinkatu Maria,

Goi goietan Serafiñen soñu kantak entzun bitez,

Zeruetan izan bedi Santuen gaiñ jarria.

 

Bedeinkatu bei seaskan, ume zurtzak kurriskada,

Itxasgizonak bagetan, alarguntzan zotiñak,

Aterik ate dabillen, eskekoak ogi billa,

Nekazariak soloan, mendietan artzaiñak.

 

Geixo danak deitu beio erien osatzallea,

Katigu aurkitzen danak, itxien erospena,

Atsekabez dagoanak, bere izar pozgarria,

Ots egin pekatariak, nun daukan parkarnena,

 

Begiraunean dalako usotxoaren antzera,

Aingeruak baño dauka obea arpegia,

Eguna jaiotzan baño askozaz da ederrago,

Bere duiñ pozgarri ez da goixetan Eguzkia.

 

Txito eder dan Dontzell au, jaso daigun gora, gora,

Benetan guztiz Santea, Berboaren Ama da,

Mututu mundu guztiak, ill onetan egin danak,

Alegiña ondretako Jainkoaren Laztana.

 

                        Euskal Erria, 1885, XII

 

aurrekoa hurrengoa