www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jesusen eriotzea

 

Diamantezko errañu biziz inguraturik,

Eukala garbi, Febok barreka arpegia,

Palestiñako gañai tximista meiak sarturik

Zergaitik eban bere bidean artu goia;

Une berean gizonak zerren Egilla altsua,

Kurutze baten euken billosik eregia,

Itxirik bertan zeru bat askoz obeagua,

Laugarrenera jasten da Migel gerraria.

 

Eta bertako zaldi indartsu galopalari

Urrezko bitsa erioela joazanai,

Tiraka burdi oñaztukizko burpildunari,

Berak gelditu erazo eutsen laster danai;

Botarik zaldi aurrekoari ezker eskua,

Eskuman eukan ezpateagaz atzekoai,

Bildurra sartu, eta bat baten Febo arrua

Geldituten da laguntza baga bertan deslai.

 

Mugarritzar bat legez burdia geratutean,

Ikaratu zan jazoten zanaz Eguzkia,

Nok ikusirik nausiago bat bere aurrean,

Adi ipiñi eban bertatik belarria;

Eta Migelek egiten deutsa miñ zoliagaz,

Justuriaren aldean ots bat aiñ andia,

Ezpan gorriak zabaldutean itanduagaz,

«Zergaitik ez dok baltzez estaltzen arpegia?».

 

«Zelan diarduk o! kriatura prestu noblia.

Ikusi arren eure Egillea billosturik,

Kurutzean gaur josi dabenen gaiztakeria,

Sentidu ez beu legez nai al dok irago ik?».

Gorde-ik gabagaz orren arpegi alegerea,

Jarri-k gizona bere biziko gorriturik,

Argitu dedin itsu dagoan fede bagea,

Ikustean i, Munduak lutoz estaldurik.

 

                      * * *

 

Entzun orduko sermoe ori Errege-izarra,

Abietan da errañu danak pillatuten

Illunpietan ito naiagaz mundu zantarra,

Arpegi dana bereala dau ostenduten;

Erroma legez, Grezia bardiñ dago zurturik,

Inoz ez lako gauz au danean gertatuten,

Ebreotarra dago zital ta gogor itsurik,

Bere arre ta trentan dabela jarraituten.

 

O! Jaungoikoa, berariz zure esku andiak,

Baldin ezpadauz begi itsuak argituten,

Trago oi dabez illunpietan egun guztiak,

Ez direala judegu gisan konturatzen,

Eguna gautzen ikusiteak eguerdian,

Ezpadauz oneik ezaupidera erakarten?

Zer izango da lo eta ames zoro artean

Jausirik beko surtara danaz iratzarten?

 

Badator Migel lurrera egan aserratua,

Serafinezko soldadu pillo galantagaz,

Eta asten da dardar ikaraz Luzbel gaiztua,

Kalbarioan aurkitzen zana lagunakaz;

Berealaxe artzen dau baña inguraturik,

Gallur Santua Migelek bere zaintzallakaz,

Nun eldu arte ordua, dagoz ixill, muturik,

Geldi ezpata, txuso, lantza ta banderakaz.

 

Dakuselako euren Errege gloriakua,

Jabetu baga oraindik garaitz guztiakaz,

Esku ta oñak iturriturik odol ustua,

Andik isuri egiñ jakozan errekakaz;

Zeñek Igarlak esana zeatz zintzo egiña,

Nai daben itxi, oraindik neke barriakaz,

Sufritzen dago, ainbestean ze, uren premiña,

Ur-giña Bera izanik diño «Egarri naz».

 

Ozpintzan busti egin da laster esponjeagaz,

Soldadu batek ezotu eutsan bere agua,

Penau arturik, baki Jesusek, zelan beragaz,

Bere egintza itxiten daben azkendua;

Orduan bere Aitaganuntza zuzentzen dala,

Zabaldutean ago ozpiñaz samiñdua,

Adietara emoten deusku osotu zala,

Bere pasiño dana, esanaz «Amaitu da».

 

                      * * *

 

Baña oraindik Kurutzan daukan pisuagaitik,

Artega dago jaritxi arte atsedena,

Lurra oraindik jazo bear dan gauzeagaitik,

Aurkietan da iñoz egon dan estuena;

Onek ez eze, baita olatu amorratuak,

Itxasoetan dauke penarik andiena,

Pozu bateko urak legetxe geldi lotuak,

Zaiñ dagoz gertau arte gauzarik nausiena.

 

Gañera aixe burrunlariak dagoz kobetan,

Izuz gordeta ezinda eragin orri bati,

Kanpo guztiak arnasa baga arrabietan,

Iya itoan, iya galduan errukarri;

Sua dakusgu berorik baga izotz antzean,

Eta eguzki pozgarri zana negargarri,

Jaungoiko gizon egiña illten doakunian,

Berak lenago illgo jakula gaur dirudi.

 

Baña guztien arrigarri da oraingoagaz,

Ikusitea beti bereaz urten dana,

Eriotzea urreratzen da larri ikaraz,

Baimena umill eskatutera Jesusgana;

Emon artean eskubidea geiago zanak,

Ez da azartzen egiten berak daukan lana,

Nun bizitza ta eriotzaren Nagusi danak,

Agintzen deutsa egin daiala nai ebana.

 

Baimen onegaz azkortu eta da abietan,

Jesusen kontra korañeagaz esetsiten

Osterantzean etzan asiko a gaur ezetan;

Jaungoiko batek zergaitik eban bildurtuten;

Au gaitik deusku Jesusek bere borondatea,

Dala illteko, azkenez emen erakusten,

Eta illten da, ots egiñagaz «Aita neurea,

Nire arima zure eskuetan dot ipinten».

 

                      * * *

 

Justuriaren orroi, marru ta urruma andiak,

Belarrietan ezpadeuskue on egiten,

Oñaztuaren gar gori miñ ta biziegiak,

Nai eta nai ez begiak itxi eragiten;

Baña, oñaztu argi, ta trumoi durundutsua,

Sentitzen itxi baño lenago bada jasten,

Tximistak ez dau uste bagako tantai sendua,

Sarri askotan goitik beraño erdibitzen?

 

Zer da trumoia baña, Jesusen bozaz parean,

Noz oñaztuak isten beartu dau begiak?

Zer da tximista, bizitasunez baldin atzean

Ipiñi badau, Berak ekarren arimiak?

Arboletako orriak legez demonioak,

Dardar beukazan Jesusen itz bat entzuteak,

Zer gartauko zan Arima milla eguzkizkoak

Errañupean arrapetean gaur guztiak?

 

Bilin bolaka mendi gañetik Luzbel maltsiña,

Eta lagunak amildu ziran larri danak,

Ondoren Migel eta bereak egiñik kiña,

Lezara bota artean urten zireanak;

Nun txilio ta aiene artean zirean jausi,

Botiaz birao eta arrenik gaiztoenak,

Atxak jo eta buruak lertu, adarrak ausi,

Eta arrabioz eiñaz ulurik tristienak.

 

Beste aingeru batzuk zabaldu barriz zirean,

Sentimenturik ez euken gauzak negar egiñ,

Egien euren Egilla altsua illten zanean,

Zentzun bagetan bere agertu miña zediñ;

Batek Tenpluko kortiñea dau erdibituten,

Iñok ikusten bera ez ebala, baña ariñ,

Judegu lege zarra zergaitik dan amaituten,

Eta Jesusen barria oraiñ bizi dediñ.

 

Sentimentua ez dauka gitxi, bere munduak,

Agertzen daben lokatasun ta ikareak,

Darabillala alan besteren baten eskuak,

Ezagutu lei zentzun gitxiko personeak;

Itxas zezendu aserratuak igoten deusku,

Beian itxirik orain arteko señaliak,

Norbaitek bultza deutsala egiten garbi dirausku,

Iruntsi gura litukeala goi ta beiak.

 

Koba lezatsu zakonetatik dabez azkatzen,

Legoiak baño sutuagorik aixe txarrak,

Muru torre ta mendiak bera dabez botatzen,

Alkarren kontra direalako asi danak;

Batak bestea jo eta dabiltz oraiñ ausiten,

Iñoz apurtzen erraz etziran atx zaill otzak,

Ainbesteraño damua deutse artu eragiten,

Euren Jaungoiko gizonduaren eriotzak.

 

                        Euskal Erria, 1895, XXXII

                        Euskal Erria, 1898, II

 

aurrekoa hurrengoa