www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Juantxo-bota

 

Juantxok San Antonioz igaz Urkiolan

Zizpuruka esaten erautsan onelan:

Laster San Juan eta au da eguraldia,

Uste dot geixo jarri dala eguzkia,

Atzo danak nai eben argi egiala,

Arpegirik agertu gaur eztagiala,

Zelan arrano egin Jaungoikoak gustu

Beian nai bada bero ta emen lañotu?

 

Praiskok albotik diño: bero zetarako

Otz bigun obe ez da erromeriako?

—Etzenduke esango alakorik Praisko

Bazenki nik edarran zer dodan saltzeko.

—Alan da azkenengo urik zeuri igaz

Emen edan ezkero ezta egon nigaz.

—Jesus! adiskidea, orrenbesteraño?

Zugandik enegana aldea badago,

Urte bete zuk ura edan zenduala,

Bost barriz nik ardaurik edan eztodala.

 

Orduan Praiskok emon eutsan bota andia,

Illteko ainbat urte eukan egarria

Eta bere musturra sarturik agoan

Eten baga dangaka iru minutoan

Ekiñik, itxitean lo etzen zan landan,

Arratsalde ta gaba an egin ebazan.

 

Bai, Juantxo arrezkero dago billdurtua,

Ardauagaz, nok sartu eutsan larakua;

Galdurik ankak eta galdurik burua,

Eragiñik ainbeste ordutako lua:

Klink nozbait egin arren, gaur oi dan neurritik,

Eztakion larregi joan eztarritik.

Zeinbatek bear leuken ardurea izan,

Ardaua neurtuteko Juantxok daukan gisan.

 

                        Ibaizabal, 1902, 6

 

aurrekoa hurrengoa