www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jesusi jaiotean

 

Kanarioaren boz gozoa baño

Baneuka leunago nik berba-otsa,

Edegiko neukez ezpanok bertatik,

Agertzeko Jauna, zuri gaur poza.

 

Fedeagaz ziur sortaldean dakust

Egun barri baten goisgorritxoa,

Gabagaz igesi badoa illuna,

Eguzki orren da bildur lañoa.

 

Jaungoikoak oraiñ firmau dan bakea

Jaiotera doian Izar barriaz,

Lurrau alegere laster jarriko da,

Beragaz dakarren argitasunaz.

 

Mendi ta zelaiak udeak leortu

Arren, oraiñ urak dabez ezkotu,

Mesias dalako zeruko euria,

Ak biotzok deuskuz eingo gozotu.

 

Jaungoiko gizondu danari soñuak

Urrezko lirakaz jo Aingeruak,

Eregi gloria gizon eta andrak,

Aberatsak eta pobre gaisuak.

 

Itxasoak perlak, iturriak urak,

Egunak argia, usaiña lorak,

Txoriak txioa, barrea arpegiak,

Ta aixeak Jesusi emon laztanak.

 

                        Euskal Erria, 1900, XLII

 

aurrekoa hurrengoa