www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urteera bat

 

—Mediku jauna, nago gaur guztizko txarto,

Enaz onenbestean aurkitu lenago,

Ainbeste gautan nago lorik ein eziñik

Min baga gorputzean eztaukat zatirik,

Atze aldea daukat txito zauritua,

Luzaroko oiagaz baita odoldua;

Txisik ezin egin dot, ziriñik aiñ gitxi,

Jan gauzarik ezin dot nik begiz ikusi,

Ura barriz edango neuke erreka bat,

Jauna esan beit garbi, nik ze geiso daukat?

—Etzaite Juan bildurtu daukazun geixoaz,

Euki uste guztia zeure medikuaz,

Zuk dozula urtengo geixo onetatik,

Postura eingo neuke same au bertatik.

 

Bai, urten eban gabez, baiña urten nora?

Mundutxu onetatik beti betikora.

 

                        Ibaizabal, 1902, 35

 

aurrekoa hurrengoa