www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Belengo estalpe batean
aurkietan dan bateri,
gaba irago bearrean

        Amalauduna

 

                        On Alfonso Maria Zabala janunari donkidatua

 

Nun, zelan eta nor, negu biotzean,

Eta zertarako ain toki txarrean,

Zakust, Amarik men ta samurrena,

O! zu Erregiña aingeruena?

Zelan sartu zara korta aiñ zarrean,

Aix-edur, izotzak gaur lako gabean,

Egite badabe gura dabena,

Leiturik odolik dan beroena?

 

Eta zu izanik mizkatxo azia,

Joakin ta Anaren Alaba guria,

Otzak baña zelan illten etzaitu?....

A! kontuan jausi naz, bularra Maria,

Sugiñak deutsula laba biurtu,

Nor jaio danean or dozun batu.

 

                        Euskal Erria, 1887, XVII

 

aurrekoa hurrengoa