www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jesu Kristo gure Jaunaren biztuerea

 

Al izatea illak biztzeko euki ebana,

Israeleko Santua zana,

Aurkietan zan arlosapean obiraturik,

Bere bizitza, errurik ez da, inok kendurik:

Agaitik lurra laño artean egoan miñez,

Negar zizpuru eta zotinez,

Ta mendiaren txun txur atzean,

Ai! eguzkia gorde egin zan damu artean!

 

Eriotzea bere koraña gorrituagaz,

Bandera gisan goratuagaz,

Jiran ebillan ixi ixillik obi ondoan,

Gura ebana jaditxi eta egindakoan;

Zeñek jaioa daroian dana,

Mundutik burdin zorrotz aregaz berarengana,

Adanek zelan eban erratu,

on guztiai oi deutsa eragiñ onek pagatu.

 

Baña Jeoba argi utsa dan eguzkitsuak,

Mugarik baga errañutsuak,

Aulkia daukan Arek goi goian danen gañean,

Mundua daukan Arek atz bigaz aide aidean;

Izarrai nundik egin bidea,

Deutsenak markau, gañera emon neurri legea,

Itzaltsunaz diño berbetan,

Nori entzuten jakon bertatik osarteetan.

 

«Ausaz Luzbelek gaur ete deusku goia artuko

Ta erri eroak desagertuko,

Erru bagea danaren izen gañgañekoa,

Zeru zabalak adorau eta ondrautakoa?

Ez, ez, alperrik da gaur jasua,

Guztiz altsua dan besoaren kontra infernua,

Onek gizona dau askatuko,

Nik zitalaren kontra garaitza dot kantauko.

 

Ez dau izarrek usterik baga agertutean,

Arrats itsu ta gau illunean,

Argitaratu zerua upa gisan jarria,

Zeinda Jesusen arimak jam eban obia;

Abran-lekutik inguratuta,

Aita lenenen arimak bere lagun artuta,

Munduratu zan gorputzagana,

Eriotzea azpiraturik eitera laga.

 

Bere argiaz lurpeko utsuna dan zerututen,

Gorputz etzana laster biztuten,

Eguzkiaren errañuz josten dala guztia,

Arpegi zanbroz eta eratziz ezaiñ jarria,

Ta zutiturik oñen gañera

«Garaitu neban» ots egiten dau; ze itz ederra!

Zeñek itxaso arroa zelan,

Mundua bere ikaraturik ipini eban.

 

«Garaitu neban betirauneko goiko ateetan

Gizona sartu leike euretan,

Zerren Luzbelek ezin leikean asmo dongakaz,

Gaur daño legez gura dabenik eiñ gizonakaz;

Eragotzirik sartzen zeruan,

Engañuz artu eta loturik sare barruan;

Baña sareok jakoz urratu,

Eta gizonak zerura libre daike egatu.

 

Poztu zaiteze gizon illkorrak, negarrok kendu,

Egun barria jatzue eldu,

Zeruak emon deutsue on bat neurri bagea,

Zein dan zuentzat on mesede ezin obea;

Edengo lurrak ezin eukean,

Emon, ta alperrik zuen asabak neke artean,

Jardungo eben, ori topetan,

Goikoak emon ezian emen sortuko etzan.

 

Jauna, zuk jurau zenduan eta zeure besua,

Izan zan zintzo baita agertua,

Irabazi dau zuk emoniko ezpata altsuak,

Zuk eustazuzan jarri oñpean erreñu osuak;

Nire izena jenterik jente,

Mundu guztian, gloria artean, zabaldu beite,

Eta Tartaro txit zakonean,

Ondatu bedi, ango bandera illunpe artean.

 

Jausi zan jausi Salen beera ta, Erroma arroa,

Nun dok aidetan zabaltzekoa?

Erakusteko aixetan eure nausitasuna?

Luburuk jeutsak kapitoliori artu gallurra;

Pedro josi jok antxe betiko,

Errelijiño nik ekarria an dok biziko,

Zelaitu dituk lurrera danak,

Errakuntzari eregitako lengo altarak,

 

Zu trumoiaren semea, egizu otsa munduan,

Erri iberotarra beinguan,

Zeurorren zelo ixiotuan da gaur biztuten,

Fededun beti izango dala dau aginduten;

Eta Esperiak beban garaitu,

Kurutzeagaz errakuntzea eban amaitu:

Ea, dontzella jaungoikozkuak,

Buztarri txarra ausi dalako egin kantuak».

 

Esan eban ta eriotzea au entzutean,

Desagertu zan txilio artean,

Ikaratu zan sulezetarren bizitokia,

Ango bildurra zalako andi eta larria;

Jargoi baltzetik Luzbel arrua,

Jausten da beera puskatuagaz bere zetrua,

Bizi izateko lotsaripean,

Gerra galduta beti betiko katea artean.

 

                        Euskal Erria, 1890, XXII

 

aurrekoa hurrengoa