www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lora guztien erregiñari

 

Bedeinkatua

Zara milla bider,

Erregiña andi

Zeru goikoa;

Zeurori zara

Usaiñez gozoen,

O! Larrosa eder,

Jerikokoa!

 

Arantz arteko

Lirioa zara,

Iturri bizi bat

Sellautakua;

Uda barria ta

Maiatzik galanten,

Jaungoiko batentzat

Lora lekua.

 

Zuretzat dira

Gaur nardo ta palma,

Zipres liraiña ta

Azaar guria;

Krabelin polit

Mirto txukuntxua,

Lora danakazko

Bitxi sortia.

 

Lora guztiok,

Kolkook idigi,

Usain garbi utsok

Zabalduteko,

Dakizuezan

Txoritxoak jatsi,

Zuen lurrunakaz

Gozatuteko.

 

Lenengo emon

Baña Mariari,

Lorok zeuen lurrun

Ezti eztiak;

Txorrotxiozko

Txistuetatxoak,

Berari lenengo

Zuek txoriak.

 

Jaunaren lanak,

Danak kantau beiez,

Jaungoikozko Ama

Zure gloriak;

Direalako

Lur ta zeruetan,

Zuretzako egiñ

Onak guztiak.

 

Ondrau dagigun

Zure izen leuna,

Izen guztietan

Ain ederrena;

Eskudo sendo

Etsai dongak gandik,

Gorde egiteko

Zein dan onena.

 

Zeruko poza,

Goix eder garbia,

Izarren izar ta

Eguzki utsa;

Ama zugana

Katoliko danok,

Orain eske gagoz

Zeure laguntza.

 

Entzun eiguzuz

Gaurko eskariak,

Batu gagizuz bai

Zeure mantuaz,

Izan gaitean

Karidadedunak,

Guztiok umillak

Aita Santuaz.

 

                        Euskal Erria, 1889, XX

 

aurrekoa hurrengoa