www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Pentsamentua

 

Dagokera bat nai dabena naz

Nire beti izateak,

Ni naz argia bananduteko

Gizon eta abereak.

Sukatillu bat nun fortuneak

Daben lenengo joera,

Aiñ ariñ ez da Eguzkia ta

Illargia aiñ aldakorra.

Ez daukat iñoz leku ziurrik

Nun jaio eta ez nun ill,

Noruntza noian ezdakidala

Gelditu baga banabill.

Suberte on ta bardin dongeak

Alboan ikusten nabe,

Gizonak eta emakumeak

Eurakaz bat narabillde.

Erreñu eta menpean naz bai

Erregeren ardurea,

Bere gosartu danentzat barriz

Jagon ta zaindu-bidea;

Aberatsaren zuzentasuna,

Naz errudunen errua,

Uxia-dunen onoidade ta

Zurraren asmu-gaiztua;

Dontzellearen edertasuna,

Galaiaren mesedea,

Jokalarien subertea ta

Soldauaren adorea,

Errukarrien amaia ia,

Zekenaren ondasuna,

Biotzkatuen biotzketia,

Pozdunaren poztasuna:

Azkenez uzo ta artegea naz

Utsa ta dana osua,

Nai nora juan nadilla barriz

Gizonen pentsamentua,

Begira agertu ia ezpanabe

Zer nazan ainbeste gauzak,

Bizia dala eziñ daike esan

Pentsau baga bizi danak.

 

                        Euskal Erria, 1881, III

 

aurrekoa hurrengoa