www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Mariari, zerura igoeran

        Amalauduna

 

Nora zoakuz Ama Maria gu largaturik,

Izar ederrez zeure burua apainduta?

Nora zoakuz zerutar baten antza arturik,

Odei pillotxo eder batean jazarrita?

Nora zoakuz aingeru taldaz inguraturik,

Izarrak baño askoz gorago goratuta?

Zu baga be au, geratzen bada naibageturik

Bat geratuten danean legez ama illta?

 

Badakit, nora zoazan Ama, laztan maitea,

Zoaz, goietan obetoago bizitera,

Zoaz, dalako goian Errege zure semea,

Zoaz, beragaz zeu Erregiña izatera,

Zergaitik utsik alboan daukan zure sillea,

Errazoia da zoakozala gozautera.

 

                        Euskal Erria, 1892, XXVII

 

aurrekoa hurrengoa