www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Peru Taberna

 

Peru, aldi batean bazan eukitsua,

Bere erruz jarri da oso pobretua;

Larregi ebalako laztantzen ardaua,

Galdu eragin arren sarritan burua.

 

Patxi baña da zintzo eta txistosua,

Illai edo noz barre eragitekua,

Eta zelan zirean domeka gabean,

Alan bearrez, batu taberna batean,

Bat barri, ta bi barri, biak erautsela,

Peruk Pantxiri deutsa urteten onela.

 

—Esaidazu ipuin bat, Pantxi barregarri,

Aspaldian nai neutsun entzun batxo zuri,

Kontetan ei daukazun ganora aundia,

Miñetik darizula koipe ta eztia,

Auxe eskatzen deutsut, orain nik mesedez,

Zarealako gizon prestu on bat zeurez.

 

—Peru, kontauko deutsut egi bat andia,

Ipuiñaren aldean mesedegarria,

Benturaz ezpadozu orain arte entzun,

Gomutan sekulako geratu dakizun;

Bakizu ganbelua, zelan dan abere,

Alturan ez daukana bardiñik bapere,

Gañera dakiala zortzi egunean,

Urik edan bagarik jarraitzen lanean.

 

—Pantxi, zagoz ixillik, lotsatu enadin,

Bizi garealako a ta ni desbardin,

Bost urteokaz iñoz lanari esetsi,

Ez arren edanari nik ez deutsat itxi;

Kuartillutxo bat oi dot goixean goixean,

Edaten gosaritan, zertxo bait jatean,

Biterdi bazkaritan, bost aparitean,

Lo bat gabez ein daidan burua galtzean;

Pantxi, zer diñostazu benturaz ganbelu,

Jaio balitz zetara biziko zan Peru?

 

—Emongo eutsen ura bakarrik domekan,

Ardaurik ez domekan, ez astegunetan,

Eta igo ez arren urak bururaño,

Ganbeluak legetxo egingo eban lo.

Orduan konturatu, Peru ein ete zan?

Beñik beiñ ez dakusgu orain tabernetan;

Eta uste dana da, agortu poltsea,

Eta Peruri sartu jakola lotsea.

 

O! zein bat oker daben zuzentzen eziñak,

Irago arren damuz tripetako miñak;

Ez dakit onek daben erretiran Peru,

Baña dakit kontuan jausi dala belu;

Urteak irurogei daukazalako ur,

Ta janik etxaldea, tabernan zur da lur.

 

                        Euskalduna, 1898, 93

 

aurrekoa hurrengoa