www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Kejea eta erantzuerea

 

—Etxekoandra, izanik

Zure ostatua

Jana ondo gisetan

Fama andikua,

Zelan ainbeste piper

Gaur deutsazu egiñ,

Bildotsari, jarteko

Onenbestean miñ?

 

—Jauna, ez da millagro

Ori gertatzea,

Baña, jakizu kulpa

Ez dala nirea;

Jakiñ baleu bildotsak

Kejetan zuk legez,

Nik eneban minduko

Ainbeste piperrez.

 

                        Euskal Erria, 1896, XXXIV

 

aurrekoa hurrengoa