www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bizar-zale ta semea

 

—Amasei urte dodaz, ta aita maitea

Ez datorkit ederto gaur zugaz jatea?

Zure maian lekurik niretzat eztozu?

Neskatxeaz jateko esaten deustazu?

Ama gaur kanpoan da, baita amandrea,

Jaten ez dozu gura nik lagundutea?

Ez al naz ni benturaz etxeko semea?

Enaz ni neu izango zure oñordea?

Bakar bakarrik biok egonik etxean,

Ferminagaz jango dot gaur ezkaratzean?

Ez dakit on zelan laketuten dozun,

Zer dan gauz orren oña nai neuskizu entzun.

 

—Jakizu seme Pedro, ondo dan gauzea,

Eztala zulakoak aitaz bazkaltzea;

Mosuan urten arte bizar batzuk zuri,

Orrelango gauzarik ez eskatu niri;

Neuk bere jaio arte bizarra mosuan,

Eneban maian jaten aitaren onduan;

Zuk bere artietan iruntsizu bada,

Eta orduan neugaz jazarriko zara.

 

Pedro erdi negarrez doa suetera,

Neskatxa Fermiñagaz naste bazkaltzera:

Eta joakolako katua atzetik,

Ostikada andi bat emonda bertatik,

Diñotsa: «ua maira gure aitagana,

Musturrean zergaitik ik duan bizarra;

An bizardunak lagun orain egin daitzan,

I lakoaz zergaitik eztodan bear jan».

 

                        Euskalduna, 1898, 105

                        Euskal Erria, 1899, XLI

 

aurrekoa hurrengoa