www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

99
BETAURREKOAK

 

        Altube'ko Paustiño, gizon agurgarriak, betaurreko batzuek erosteko asmoa zuan jundaneko urtietan. Batez ere, Meza nagusian bera beselako gizon zarrak betaurrekoak ipiñi ta ederki liburutik Kredoa, ta Santusa-ta, abestutzen ikusten zituanean.

        —Neuk ere kostiak-kosta ekarri bear ditut ba betaurreko batzuek, bai; aurtengo udaran betaurrekoen jabe egiñ bear naiz. Gure Maxabel'ek bañu-etxetik ekartzen duan diru preskua gastatu baño len erosi bear ditut.

        Altube Ormaiztegi'ko baserria zan, Donosti'tik, ez aiñ urruti noski, ta Paustiño'k Donostira sarritan juateko oiturarik ez ba'zuen ere Santo Tomas'eko peri ikusiaz, urte artan joan zan, betaurrekoak erosteko asmoetan.

        Avenida'ko denda eder batean sartu zan eta irakurteko betaurrekoak eskatu zituan.

        —Emen ez degu, betaurrekorik saltzen, baña ara or aurrez-aurre Gorosabel, berarizko denda; or aurkituko dituzu, esan zioten.

        —«Eskerrik asko, esan da, joan zan Paustiño Gorosabel'enera, eta —Betaurrekorik ba al dezute? galdetu zuan.

        —Bai, bai, —erantzun zion nagusiak.

        —Ekatzuz bada, irakurtzeko —esan zion Altube'ko Paustiño'k. Dendariak, billatu zituan lau edo bost betaurreko eta eman zizkion. Baita ere liburu bat emanaz esan zion:

        —Ara, euskerazko liburua, ia nola irakurtzen dezun. Paustiño'k ipiñi zituan betaurrekoak, artu zuan liburua eta betaurrekoak kenduaz, esan zuan:

        —Nik ez det abekiñ irakurtzen.

        —Ia beste abekiñ.

        —Ezta ere.

        —Ia ba beste abek.

        —Danakiñ berdiñ, ezin det irakurri.

        Dendariak, zerbait arriturik artu zion Paustiño'ri liburua eta goikoaz bera zegoala ikusirik, esan zion: —Aizu, adiskide: bai aldakizu irakurten?

        Eta Altube'k orduan erantzun zion goi xamarretik: —Alajaña! Irakurten ba'neki ez nuke nik zure betaurrekoen bearrik! Zertarako nituzke bada irakurten jakiñ ezkero?

 

aurrekoa hurrengoa