97 SALOMON ERREGEA TA LOREAK
Saba'ko erregina Salomon ikustera joan zanean, erregearen jakinduria egiazkoa zan ala ez ikustearren, ara zer egin zuan:
Eraman zituan lore sorta eder bi, bat lore biziakin egiña, au da, loretegian ebakitako loreakin egiña, eta bestea argizarizko loreakin egiña. Lore batzuek benetako loreak, eta besteak postizuak, baña ederki egiñak, bene-benetakoak ziruditenak.
Erregeren jauregiko gela aundi batean utzi zituan ontzi banatan sartuta.
Gero Salomon'eri deitu zion eta lore ontzietatik urruti xamar zegoalarik esan zion:
—Zure jakintasuna dioten ainbestekoa baldin bada, ezagutuko dituzu lore oyek. Esan egidazu bada, zeintzuk diran Jaungoikoak egiñak, eta zeintzuk diran gizonen eskuz egiñak.
Salomon'ek erantzun zion: —Laister esango dizut, erregiñ aundia, —eta leyoak zabaltzeko agindu zuan.
Leyoak zabaldu zituztenean erleak sartu ziran gelara, ta zuten-zuzenean, benetako loretara juan ziran danak, lore postizuari jaramonik egin gabe.
Salomon'ek orduan esan zion erregiñari:
—Eskerreko loreontzikoak dira Jaunak egindako loreak. Ala diote beintzat erleak, eta oyek gai orretan ni baño jakintsuagoak dira.
|