 |
8 DONOSTIRUNTZ, ITXAS EZKERRETIK
Askisu'ko gizon batek Donostira juan bearra izan zuan zerbait egitera. Oiñez juan da etorri egin bear zuan, mendiz-mendi, denbora ayetan ala ibilli bear izaten zan ta, Donostia'n iñoiz ere izan gabea zan, eta len an izandako auzoko gizonak esan zion nundik nora juan bear zuan, eta azkenez esan zion: —Ara, Patxi, emendik Donostira ez daukazu bide galtzerik; nik esan dizutan bezela zuaz, eta itxasoa beti ezkerretik izango dezu.
Patxi'k ekiñ zion bideari, goizean goizetik, eta ondo eldu zan Donaosti'ra. An, bere zeregiña bete zuanean asi zan berriro Askisu'runtz. Eta, sekula alakorik! len juan zan bidea bera zan arren, orai itxasoa eskubitik zeukan. Eta ezkerretik bear. Ala esan zion auzoko Txomin'ek eta. Gañera berak ere ikusi zuan, itxasoa beti eskerretik zualarik nolako ederki jo zuan Donostiara. Ez zekian, Patxi gizajoak nola erten larritasun aretatik eta estu zegoan. Alako batean, bekokia eskuakin jota, esan zuan: —Emen etziok besterik, aida bearrean ezti, eta buelta osoa bere buruari eman eta atzeraka-atzeraka, etorri zan Donosti'tik Askisu'raño. Baña beintzat, itxasoa beti ezkerretik zualarik.
|
 |