www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

36
ANBOTO'KO MARI

 

        Antziñako denboretan Abadiño deritzan Bizkaiko erri baten senar-emazte aberats batzuek bizi ziran jauregi edo torre aundi batean. Gaur ere zutik dago jauregi ori Muntxaraz deritzaion auzoan, eta abadiñotarrak «Muntxaraz'ko palazijua» deitzen diote. Ez da besteak bezelakoa, lau kuadroko zimenduak eta oso garai edo altua. Ormak metro t'erdi inguroko lodiera dute.

        Senar-emazte abek ez zuten aurrik eta jauregia ta beste ondasunak uzteko, aurrak nai zituzten, emazteak batez ere.

        Egun baten emazteak birao aundi bat esan zuan, au da: «Nik alaba bat izan nai det ogeitabat urte dituanean inpernuko etsayak eramango ba'du ere».

        Eta alaba izan zuan, oso ume ederra ta zoragarria. Mari jarri zioten izenez. Alaba jayo ta laister il zan aita.

        Emezortzi urte zituanean ez zan ez Bizkaya'n ez Euskalerri guztian Mari bezelako neskatxik. Liraña, egokia, ta edertasun arrigarriduna: begi berdiak, illia urre kolorekoa... Aberastasunak ere bai zituan ugari baña iñork ez zuen nai beraki ezkondu. Bere edertasun eta izate guztiak maitetasunen ordez bildurra sortzen zuan.

        Ogei urte bete zituanean, ama estutzen asi zan. Beteko ote zan berak esan zuan maldizioa? iAi Zer emango leuken alaba ezkontzearren! Baña senargairik iñundik ez.

        Ogeitabat urte urreratzen asi ziranean, amak bildurrez beterik kristalezko gela bat egiñ zion, eta etxeari burnizko atea (gaur ere «Muntxaraz'ko palaziyuak» burnizko atea dauka) eta kristalezko gelatik erteten ez zion utzitzen alabari Baña guzia alperrik!

        Mari'k ogeitabat urte bete zituan egunean eta une berean, inpernuko etsaiak artu eta aidian Anboto'ko leiza zulora eraman zuan. (Anboto, Abadiño'n dagoan aitz aundi bat da). Eta arrezkero an bizi da eta augaitik esaten diote «Anboto'ko andrea» edo «Anboto'ko Mari».

        Abadio'ko artzai zar batek esan zidan ostiral arratsalde danetan ertetzen zala iru-iruretan leiza zulotik kanpora, eta urrezko orraziakin illea orrazten duala. Berak ez duala iñoiz ikusi, baña bere aitonak ala esaten zuala, eta beste artzai batzuek ere bai. Eta beiñ baño sarriagotan udaberriko illuntzietan sua ta argia dariola ikusi zutela Anboto'tik Udalaitz gallurrera joan da etorri egiten.

 

aurrekoa hurrengoa