www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

59
PROMETEO'N IPUIÑA

 

        Antziñako denboretan, oraiñ millaka urte asko, munduan gizon aundi batzuek bizi ziran: erraldoyak. Baña oraindik ez zan lurrean surik, eta gizadia oso gaizki bizi zan surik gabe. Jaki danak gordiñik jan bear zituzten, neguan oso otz aundiak igaro eta, surik ez zeukelako, gizadiak aurrerapen gutxi egiten zuan.

        Erraldoyen arten bai zan bat Prometeo izena zuana, oso zan ona ta naigabe aundia zuan munduan surik ez zalako. Bai zekian noski su gabe ez zegoala aurrerapenik.

        Augaitik Prometeo egun batean ausartu zan Jupiter'engana juaten, eta eskatu zion sua; baña onek erantzun zion gizadiari naikoa gauza eman ziola eta ez zijoala surik ematera. Gizonak, eurak asmatu baño ez zeukatela.

        Prometeo guztiz naigabetua gelditu zan erantzun onekiñ.

        Sua, Jupiter'ek ondo gordea zeukan, bera bizi zan Olinpo mendian; baña Prometeo'k, egun batean Olinpo'ra igo, ta su-txingar bat ostu ta mundura ekarri zuan, da gizoneri eman zien.

        Sua euki zutenetik gizonak askoz obeto bizi ziran, okela egosita edo erreta jaten zuten; neguan su ondoan berotzen ziran; otsoak eta pizti gaiztoak suakin uxatzen zituzten; eta burnia egiten azi ziran oletan.

        Jupiter'ek ez zion barkatu Prometeo'ri egin zuan lapurreta, eta agindu zuan Kaukaso izena duten mendietako aitz batean lotu zezatela larru-bizian, eta arrano aundi batek sabela puskatu ta estiak atera zeizkiola.

        Prometeo, urte askotan egon zan oñaze ikaragarriak igarotzen, baña aranetara begiratzen zuanean eta kea ikusi, poztutzen zan eta esaten zuan: —«Gizadia aurrera dijoa, geroago ta aurrerago».

        Azkenez, egun batean, Herkules izena zuan erraldoi batek ill zuan arranoa, urrezko azkon batekin; eta Prometeo'k bere burua aske ikusi zuan.

 

aurrekoa hurrengoa