www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

20
INPERNUKO LENENGO EGUNAK

 

        Altzola'ko baserri batean aita zarra gaxorik zegoan; oso gaizki. Sendagilleak esan zuan, berak ezin leyola ezer egiñ eta apaiza ekartzeko.

        Apaiza ekarri zioten eta konpesatu zan eta azkeneko konpesioa izango zala igerririk, aitortu zituan bere pekatu guztiak, eta batez ere bere ondasunak ez zirala bide onekoak, lapurretan egiak baizik. Apaiz jaunak esan zion, lapurretan egindako ontasunak euren jabeari biurtu bearrean aurkitzen zala, Inpernura juan nai ez bazuan Antonio Mari'k —ala zuan gizonak izena— ez zuan nai Inpernura juan eta berialaxe jarri zan gauzak jabeari biurtzera eta egindako kalteak ordaintzera, Kristau Ikasbideak dion bezela.

        Apaiza Juan zanean deitu zien bere seme-alabei eta esan zien: —Bizi geran etxea ta bere lurrak, nere arrebari kenduak dira, era txarrean auzi bat irabazita. Goyenetxe'ko Erremijiori zortzi milla errial sor dizkiok, eta gañera amar urteko erreituak, paperik egiñ ez gendualako ukatu egiñ nizkion da. Augaitik, datozela Erremigio, eta izeko Prantxixka, eta deitu eskribau jaunari; nik, il baño len, neriak ez diran ontasunak beren jabeei biurtu bear dizkiet eta.

        Orduan seme batek esan zion: —Alta, ondo gelditzen gera, beraz, ez etxe eta ez diru. Eta aitak erantzun zion: Seme, ez dago beste biderik, nik ez det Inpernura juan nai ta. Alaba batek: —Aita, zuk zeure animan begiratu, eta zeure kontzientziari, gu ondo lagatziagaitik zeure animarik arren! ez galdu.

        Eta ordurarte ixillik egon zan seme zarrenak, etxia beretzat izango zala uste zuanak, esan omen zion: —Aita, Inpernuan ere lenengo egunak izango dira txarrenak, geroago an ere oituko da, noski.

 

aurrekoa hurrengoa