56 DENBORA GUTXI BA'DEZU, ASTIRO JANTZI ZAITEZ
Elorrio'tik Elgeta'ra oñez zijoala, Joxerramun Sagastagoikoak gurdiakin zetorren gizon batekiñ topo egin zuan. Itzayak galde zion: —Zu, gixon, nozko elduko nazala uste dozu Durango'ra? Enaz iñoz ixan-da, ez dot bide au ezaguetan.
Joxerramunek gurdiaren ezkerreko gurpillari ondo begiratuta erantzun zion
—Zazpiretarako kontuixu, baldiñ astiro-astiro juten ba'zara.
Itzayak pentsatu zuan «Astiro-astiro juanda, zazpiretarako elduko ba'naiz, ariñago ibillita ariñago elduko naiz» eta akullua arturik —Aida!— gogorki esan zien idieri, ta abek aldapa bera zegarreran azi ziran.
Baña, kilometro bi baño lenago gurdiaren ezkerreko gurpilla puskatu zan eta ez atzera ta ez aurrera, gure itzaya bide zabalaren erdian gelditu zan.
—Astiro-astiro, Joxerramun Sagastogoikoak esanda bezela juan ba'zan izan zeikean Durango'raño eltzea.
Askotan egia izan oi da esakera onek diona: «Denbora gutxi ba'dezu, astiro jantzi zaite».
|