63 NUN DAGO JAUNGOIKOA?
Obispo jaun batek, bere eleiz-barrutiko erriak ikusten zebillelarik, artzai zebillen mutil koskor batekin izketan egin zuan.
Artzaitxoak, bear bezela belauniko jarrita elastunean mun egin zion, eta asiera onak agintzen duan bezela apalki egun onak eman zizkion.
Obispo jaunari atsegin izan zitzayon artzaitxoa, eta esan zion:
—Zuk, mutiltxo argien arpegie dezu. Esan egidazu Jaungoikoa nun dagoan eta urresagar (naranja) bat emango dizut.
Eta artzaitxoak erantzun zion
—Urresagar bat Jaungoikoa nun dagon esateagaitik? Bi emango dizkiot nik berorri Jaungoikoa nun ez dagoan esateagaitik.
Obispo jaunak mutiltxoa adimen aundikoa zala igerririk, berekiñ eraman zuan Apaiztegira, eta artzaitxoa apaiz egin zan.
|