www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

40
ZENBAT DENBORA EMENDIK TOLOSA'RA?

 

        Zumarraga'tik Tolosa'ra oñez zijoan gizon bat, eta bere bidean beste gizon batekiñ topo egiñ zuan. iñoiz Tolosa'n izan gabea zan eta poz aundia artu zuan, asko palta zuan ala ez, gizon arek esango ziolakoan.

        —Jaungoikoak dizula egun on, —esan zion.

        —Bai zeuri ere, —erantzun zion.

        —Aizu, Tolosa'ra zenbat denboran iritxiko naiz?

        Eta besteak, gelditu ta berari begiraturik erantzun zion: —Zuaz.

        —Bai dakit jun egiñ bearko detana, elduko ba'naiz, baña zenbat denbora bearko ote detan jaki nai nuke.

        Eta berriro besteak: —Zuaz.

        —«Gizon ori erua da» pentsatu zuan, Tolosa'ra zijoanak; eta geyago itzik egiñ gabe jarrai zion bere bideari.

        Amar bat pauso eman zituanean gizonak deitu zion: —Aizu, iru ordu laurdenian elduko zera Tolosa'ra.

        —Zergitik ez didazu bada len esan?

        —Ez nekialako nola ibiltzen zeran eta ez dakitan gauzarik esatea atsegiñ ez zaidalako.

 

aurrekoa hurrengoa