www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

83
ILTZE ZULOAK

 

        Aita batek semea oker xamarra zuan, eta zuzendu nairik, okerkeri bat egiten zuanean (gezur bat esan, esanik egiñ ez, eta abar) egur batean iltze bat sartzeko agintzen zion. Semeak, denbora gutxiren barruan, egurra dana iltzez josita zeukan. Aitak esan zion: —Ia, zenbatu itzak ia, zenbat iltze sartu ditukan.

        Semeak lotsaturik erantzun zion:

        —Berrogeitabi.

        —Beraz, berrogeitabi okerkeri egin dituk. Bai dek zerbait; damutu adi eta zuzen-bidean sartu; gaizki ibilliko aiz bestela.

        Mutilla zerbait 'aldatzen asi zan, eta aitak, gauza on bat egiten zuanean iltze bat ateratzeko agintzen zion. Eta denbora gutxiren barruan semea juan zan aitagana, eta esan zion: —Aita, iltze danak atera ditut.

        Aitak orduan esan zion: —Ondo ziok, seme; baña beitu zak, egurreko iltzeak atera dituk, baña zuloak an gelditu dituk.

 

aurrekoa hurrengoa