www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

4
MORROI JUAN ZAN MUTILLARENA

 

        Etxalar'eko etxe batetik morroitzarako etxe on baten billa erten zan mutil bat. Lesaka'ko Mendiburua deritzaion etxe batean sartu zan, an gelditzekotan. Etxeko-andreak aparia maira atera zuanean, morroiak katillu bat baratxuri-salda ipiñi zion aurrean. Aiñ zegoan beroa eze, mutillak ezin zuan artu, eta: «Beroegia dago» —esan zuan—. Eta etxeko-andreak: «Putz egiok» —erantzun zion.

        Urrengo goizean, morroiak erten zuan etxe aretatik eta beste etxe batera Juan zan. Eta an ere berdiñ, baratxuri-salda katilluan eta itz berdiñak: «Beroegia dago». Eta «Putz egiok».

        Etxe artatik ere urrengo goizean erten zuan eta Oyartzun'go etxe batera jo zuan lan billa. Etxe onetan ere katillu bete salda ipiñi zioten aurrean, apaitarako, baña morroiak: «beroegia dago» esan zuanean. Etxeko-andreak: «Ebaki ogia eta egiñ zopak, eta oztuko zaizu» erantzun zion.

        —Auxe da etxe ona, pentsatu zuan etxalartarrak, eta antxe gelditu zan morroi. Baita urte asko egiñ ere.

 

aurrekoa hurrengoa