www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

79
GATZAREN ARRAK

 

        Amezketa'ko Pernando, ipuiñ abetan asko aitatu detan gizon azkarra, Ernani'ra juan zan beiñ batean perira. !Ez du gaur eguneko Ernani'k ordukoaren antz aundirik! Gaur eguneko Ernani'k, Errenteria'k eta beste Euskalerri'ko bazterrak galdu dute euskal usai gozoa. Au zori txarra!

        Baña denbora artan Ernani euskaldun utsa zan, zorionez. Ordukoak dira «Bertso berri» onela asitzen diranak:

 

                «Joan dan ostegunean

                amabost Ernani'n,

                betroi baten tratua

                genduen egiñ.

                Iñazio saltzalle,

                Erostuna Permiñ...»

 

        Orra bada, ostegun batean Pernando Amezketarra Ernani'ra juan zan len esan detan bezela.

        Bertako erretore jaunak jakiñ zuanean, edo ikusi zuanean bazkaltzera bere etxera eraman zuan. Don José Miguel Sagastizabal, Ernani'ko erretore jauna oso umore onekoa zan eta mairatu ziranean Pernando'ri esan zion: —Aizu: gauza bat jakitearren ekarri zaitut. Zu gizon argia ta burutsua zerana danok dakigu bada ta. Ara, Donostia'ko «Irigoyen Anayak» (bai dakizu gatzaren saldu-erosketa aundia dutena), Cádiz'tik itxas-ontzi bat ekarri dute gatzez kargatuta, len askotan ekarri izan duten bezela, baña oraingoan ezbiar aundia izan dute; gatzari arrak egin zaizkio eta ez da saltzeko gauza. Augaitik, oso estututa daude eta zuri galdatzen dizut ia erremediorik ote daukan, bestela diru asko galdu bear dute-ta. Nere lagun aundiak dira Irigoyen'tarrak.

        Pernando'k ixil-ixillik entzun zion eta ben-benetan erantzun zion: —Bai, jauna, bai; badu erremedioa.

        —Zer errernedio?

        —Mandoaren esnea.

        —Baña, madoak ez baidu esnerik!

        —Ezta gatzak ere arrik.

        Eta. batere aserre gabe, patxara aundian bertso au bota zion Erretoreari:

 

                Mandoak ez du esnerik,

                Ezta gatzak arrik;

                Ez dezute Pernando'ri

                Zuek eingo parrerik.

 

aurrekoa hurrengoa