www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

95
GALDERA BATZUTEK

 

        Alemania'ko errege, Fréderik Aundiak, bera zaintzen zuten soldadoen artean berri bat ikusten zuan bakoitzean iru gauza abek galdetzen zizkion: —Zenbat urte dituzu? Noiztik zaude nere guardian? Zeure soldata eta soñekoak bear bezela artzen al dituzu?

        Mutil gazte prantzes bat sartu zan Erregeren guardian, alemanez tautik ere ez zekiana. Kapitanak esan zion Erregeak ikusi beziñ laister iru galderak egingo zizkiola eta iru erantzuerak buruz ikusteko agindu zion.

        Ikasi zituan ederki, ta urrengo egunean Fréderik Aundia'k ikusi zuanean, zuzen-zuzen beregana juan zan. Baña galderak lenengotik asi bearrean bigarrenetik asi zituan eta galdetu zion:

        Zenbat denbora da nere guardian zaudela?

        —Ogeitabat urte, —erantzun zion soldadoak.

        Erregeari txokatu egin zitzayon, orrenbeste urtean bere guardian egon da berak ez ezagutzea ta gañera orretarako gazteegia iritzi zion da galdetu zion:

        —Zenbat urte dituzu bada?

        —Urte bete, nere Errege jauna.

        Erregeak orduan gogor esan zion:

        Edo zuk edo nik burua galdu degu. Soldaduak, itz abek irugarren galdera zalakoan, erantzun zion

        —Naiz bata edo naiz bestea, jauna, neure Erregea serbitzeagaitik.

 

aurrekoa hurrengoa