www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

22
ANDRIAKIÑ ASERRATU NAIZ

 

        Pernando Amezketarrak egun baten, bere etxean bazkeri eskasa izango zala igerri zuan, eta Erretore jaunan etxean bazkaltzea pentsatu zuan, an beintzat obeagoa izango zala ta.

        Ara nola atondu zuan bere burua Erretorien etxera konbidatzea. Amaika terdiak inguruan, apaizen etxe aurreruntz orroaka zetorren onela: —Nik egunen batean andre orreri bear ez dan gauzen bat egingo diot. Ezñ neike ni onela bizi. Ara, nik ez dakit zen egiteko zorian nagoan ere, eta abar, eta abar.

        Erretore jauna orroa ayek entzun zituanean erten zan leyora eta esan zion: —Zer dezu, gizona? zeure senetik ertenda zabiltza gaur ala? Zoroa dirudizu.

        —Zer detan? Andriakiñ aserratu naiz eta edozer gauza egiteko eran nago.

        —Sartu zaitez barrura, gizona, eta barruan esango dirazu.

        Pernando sartu zan apaizan etxean, eta bere artian zion: —Barrura sartu nauk beñepeiñ, da beiti barruratu eskero bazkeria seguru diat ordu onetan.

        Apaizak esan zion: —Pernando, ez det iñoiz entzun zu emaztiakin etzeranik ondo konpontzen.

        —Nor konponduko da ba, jauna, ura bezelako emakume batekiñ? Ez-bearren bat egiñ ez dezadan erten det etxetik, nora nijoan ere ez dakidala.

        —Ondo egiñ dezu, Pernando; neurekiñ bazkalduko dezu gaur, eta pixka bat baretu arte ez juan etxera.

        Amabiak jo zuenean Angelus errezatu zuten biak, eta: —Goazen orai bazkaltzera —esan zuan apaizak.

        Jarri ziran mayan eta lenengoz sopa ederra jan zuten, gero eltzekoa (lapikokoa). Pernando'k ez zuan lapikokorik asko jan, (bere artian zion lapikokoa geurian ere bai giñian, ederra gañera, baba gorria, txarri ezurrakiñ egiña; gurian ez dan beste zerbait izango dek emen) emaztearekin izan zuan aserreak jateko gogua kendu balio bezela.

        Eltzekoa jan zutenean, neskameak arkumea ekarri zuan, ontzi aundi baten, baña alde batean zerozen aragi puzka danak eta bestean ezurrak eta patatak, tea neskameak okela zatiak abadearen aurrean, eta ezurrak Pernando'n aurrean zirala ipiñi zuan ontzia.

        Abadeak esan zion Pernando'ri: —Obe izan da etxetik iges egitea; zer egingo ziozun bestela andreari ?

        —Zer egingo nion? Ara, kazuela oneri egiten diotana, lepua biurtu. Eta au esanaz batera, artu kasuela eta bira erdia eman zion; okela zatiak bere aldetik eta ezurrak apaizen aldetik gelditzen ziralarik. Onetara zeukalako okela zatiak berak artzeko era obea.

 

aurrekoa hurrengoa