www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

64
ITZIARTXO

 

        Oso nexka ona zan Itziartxo. Nik nai neuke ipuiñ, abek irakurtzen dituzten umeak bera bezelakoak izatea.

        Itziartxo'n aitak biraoak esateko oitura gaiztoa zuan, eta Itziartxok naigabe aundia artzen zuan aitari orrelako itz inpernutarra entzuten zionean.

        «Amaika urte bakarrik zituan neskatxoak, eta aitak biraoakin egiten zituan pekatu larriak Jaungoikoari ordaintzeko barau egiten asi zan. Gosaritan esnea bakarrik artzen zuan, arratsaldean, eskolatik etorritakoan, ezer ere ez, eta gabean aparitan esnea besterik ez.

        Aitak egun batean galdetu zion:

        —Ume, aspaldiko egunetan oso gutxi jaten dezu, ez al'dezu gogorik? Sendagilleari esan bearko diot.

        Eta Itziartxok laztan bat eman ondoren, apal-apal eta ixilki belarrira esan zion: —Aitatxo, zuk esaten dituzun biraoagaitik nik egiten det penitentzi ori.

        Aitari begiak malkoz bete zitzaizkion, eta bere alabatxoa estu-estu besarkaturik, biraorik ez esateko itza eman zion. Eta gañera emandako itza bete zuan, gizonak bete oi duten bezela.

 

aurrekoa hurrengoa