www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

76
BIDAZTIARI OSTATUA EMATEA

 

        Antziñako denboretan, gaur U.R.S.S. izena duan nazioari Moscovia esaten zitzaionean, ango errege edo Tzar batek jakin nai izan omen zuan bere menpekoak errukiorrak ziran ala ez. Eta eskale baten antzera jantzita erri txiki batera juan eta atez-ate, gaba igarotzeko lekua eskatzen ibilli zan.

        Etxe danetan ezetz esan zioten sendi edo famili txiro-txiro baten izan ezik. Gizonak sua egin zuan eta berotzeko esan zion, baita beretzat eginda zeukan sopen erdia eman ere.

        Gau artan, famili artako lenengo semea jayo zan, eta urrengo goizean, Tzar-ek, juaterakoan esan zion gizon errukarriari, bere semetxoentzat aita-ponteko bat ekarriko ziola.

        Tzar'bera etorri zan berriro, baña oraingoan Tzar bezela jantzita, eta bere ondoren jaun asko zituala. Bera izan zan umetxoaren aita-ponteko ta senar-emazteak aberastuta utzi zituan.

        Eta beriala agindu zien bere soldaueri, ostaturik eman nai izan ez zioten etxe danak su eman eta erretzeko, jende gaizto ayek gaba kanpoan igaro zezaten, ia errukitsuagoak izaten ziran gau otz bat apaldu gabe, surik gabe, ta tellatupe gabe igaro ta gero.

 

aurrekoa hurrengoa