www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

84
SIÑISMENA

 

        Garizuma eldu zan eta Usurbil'ko baserri batean (eta bestietan ere bai noski) asi ziran Kristau Ikasbidea berrikasten txarteletara juateko.

        Etxe au «Pagolagoikoa» zan; gurasoak oso Jaungoikozaleak ziran eta eurak berrikasten zuten bitartean umeeri erakusten zieten Kristau Ikasbidea. Usurbill urruti zegoan «Pagolagoikoa»tik eta umeak ez ziran eskolara askotan joan oi.

        Egun batean bada, «Pagolagoikoa»ko gizona umeeri dotriña erakusten ari zan, eta semetxo bateri galdetu zion: —«I, Juliantxo, zer dek siñismena?

        —lkus ez deguna siñistea.

        —Ikusi al uan Kristo iltzen?

        —Ez, jauna, ez nuan Ikusi, baña siñisten det.

        —Ara, emen kutxa onen barruan urdaiazpikoa ziok, ik ez dek ikusten, baña, sinistutzen al dek or urdaiazpikoa dagoala?

        —Bai, aita, zeuk diozulako.

        —Orixen dek bada siñismena.

        Andik egun batzuetara lenengo Jaunartzea egiteko dotriña ikastera juan ziran eleizara Usurbil'ko umeak eta «Pagolagoikoa» ko alaba txikiena ere bai. Izazkun izena zuan sazpi urteko neska argia. Apaiz jauna asi zanean: «Zer da siñismena?», galdatzen, iñork ez zekian eta Izaskun'ek esan zuan bizi-bizi, «Neuk dakit, jauna, aitak erakutsita».

        —Ia bada, Izaskun; zer da siñismena?

        —Gure kutxa aundian barruan dagoan urdaiazpikoa.

 

aurrekoa hurrengoa