www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

73
GOIZEKO IZARRA

 

        Nere 54'garren ipuiña irakurri dutenak oroituko dira nola aingeru txiki bat jatxi zan Gabon gau batean Zerutik Lurrera, eta zer egin zuan.

        Aingerutxo onek Zerura eldu zanean, barrura sartu baño len, azkenengo aldiz, begiratu bat egiñ zuan Lurreruntz, eta zeru izarratu ederrean zulo beltz bat ikusi zuan. Izar bat palta zan an. Berak artu zuana. Eta negarrez azi zan Juangoikoak egindako Izadia itxusitu zuala pentsaturik.

        Andre Maria igaro zan andik. (Andre Mariak ez du nai zeruan negarrik). Eta aingeruari galdetu zion negarraren zegaitia. Eta aingeruak esan zion, an, urruti artan, palta zan izarra, berak artu zuala, eta txabola txiro batera eraman, ume on bati zerbait ematearren, eta oraiñ ia zer egin zezakean.

        Ama Birjiñak esan zion: —Ez negarrik orregaitik. Ara zenbat izar eder dauzkatan nere soñekoan; —eta bat arturik, eman zion aingerutxoari eskuetara, esanaz: —Zuaz ariñ-ariñ, eta len izarra kendu dezun lekuan. ipiñi oraiñ au, eta ariñ etorri atzera Zerura; ni emen egongo naiz atean.

        Aingerutxoa Joan zan egazka eta Ama Birjiñak eman Zion izarra, lengoen ordez leku berean ipiñi zuan eta zeruratu zan.

        Lurrean bizi ziranak, artzayak eta itxasgizonak batez ere ariñ ikusi zuten izar berria, besteak baño zuriagoa, ederragoa, eta argitsuagoa, ta azkena itzaltzen dalako «Goizeko Izarra» ipiñi zioten izena.

        Beste izarrak baño ederragoa, bai aldakizute zergaitik dan?

        Ama Birjiñaren izarra dalako.

 

aurrekoa hurrengoa