71 IRUTASUN EDO TRINIDADEA
Algorta'n dago konbentu eder bat Trinitarioak izena duten prailliena. Euskeraz egiten dutenak Trinidadeko konbentua esaten diote. Kale bat ere bai dago Trinidade Santuaren kalea izentzat duana.
Garizuma baten, Berango'ko mutill bat juan zan aitortzera Algorta'ko San Nikolas eleizara, eta konpesatu ondoren abadeak kristau ikasbidea ote zekian jakitearren, galdetu zion:
—Zenbat pertsona dagoz Trinidadean?
Eta mutillak beriala, ezta-baita gabe erantzun zion:
—Ogeitabos, jauna, eta geure amak garbituten deutsie erropia.
Abadeak igerri zion zer esan nai zuan eta esan zion:
—Zuk, Trinidade konbentuko prailleak esan gura dozu; baña nik ez deutsut ori itandu gura izan, Trinidadean zenbat pertsona dagozan esan deutsutanean.
Eta mutil azkarrak beriala
—Zer ba, prailleak ez direz pertsonak ala?
|