www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

34
JUANTXO TXISTULARIA

 

        Gipuzkoa'ko Goyerri aldean, ez dakit zeiñ erritan, (Zaldibi, edo, Matxinbenta, edo Altzerreka, edo...) apaiz bat oso eiztaria zuten.

        Alperrik zegoan une danetan, eizera juaten zan. Inguruetako jende guztiak eskopeta sorbaldatik txintxilika zuala ezagutzen zuten. Baserriren batean gaizki zegoan gaxoren bat konpesatzera edo ikustera Juan bear zunean ere, ezin zan eskopeta gabe juan.

Bere jarduketa guztiak ere eizeko gora-berak izaten zidan: ez zekian ezer beste gaietzaz izketan egiten.

        Eiz-txakur bi zituan etxean, beti bere ondorean izaten zituan, eta neskameak esan oi zuan: Gure abadeak txakur oyek ez lituzke salduko idi pare baten diruagaitik ere. Itz batean esateko gure abadea itsua zala eizerako.

        Ez dakit izena nola zuan; neri ipuiñ au kontatzen zidan amamak ere, ez zekian ta.

        «Geyegirik, onik ez» dio aintziako esaera zarrak, eta egi aundia da.

        Goyerri'ko abadeak ere geyegizko maitetasuna zion eizari, eta augaitik galdu zan. Ara nola :

        Igande batean Meza Santua esaten ari zalarik, mezerdiko itzak esaten ari zan unean txakurrak zaunka egiñ zuten eleizpean. Eta abadeak, zoruak bezela, kendu zituan bertan Meza esateko jazten diran soñekoak, eta Meza zegoan-zegonean utzi, bukatu gabe, ta zarrapastaka erten zuan eleizatik kanpora; erri guzia eleizan bata-besteari begira utzita.

        Egun ura izan zan erritarrak apaiza ikusi zuten azkenengo eguna. Geyago ez zan iñun agertu. Baña neguaren biotzean, elur eta txingor euri ta aize gogoarrak diranean, Goyerri'n eta Gipuzkoako lekuetan esan oi dute: —«Ene! or dijua goyetan Juantxo txistularia, bere txakurraki». Eta aize gogorrakin egualdi txarra dagoanean, nere errian «Egualdi txakurra» esaten diote.

        Nere amamak esaten zidan «Juantxo txistularia» Goyerri'ko abadea zala. Meza utzita erten zualako inpernuko etsayak artu ta bere bi txakurrekiñ odeyetara betiko eraman zuala ta. Aize bildurgarriak jotzen dituan txistuak berak jotzen dituala.

 

aurrekoa hurrengoa