www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

25
SAGUAK ZILLARRA JATEN

 

        Orain esatera nuana ez da Euskalerrian gertatua, beste leku batean baizik.

        Gizon bat, ibillaldi luze bat egitera juan bear zuan, eta juan baño len auzoko gizonari esan zion —Etxetik eta erritik, urrutira Juan bearrean naiz, denbora asko egiñ bearko det noski kanpotik, eta zillar zati aundi bat gordeko al dirazu zeure etxean, ni etorri bitartean?

        —Bai, gizona, ekarri zazu nai dezunean, eta emen billatuko dezu, etortzen zeranean.

        Gure gizona juan zan kanpora, ta iru illabete kanpotik eginda etxeratu zanean, Juan zan auzoko etxera, bere zillar puskaren billa, baña auzokoak esan zion: —Ara, ezin neikezu zure zillar zatiak biurtu, saguak jan zitzaidaten da.

        —Saguak zillarra jan?

        —Bai gizona, zearo Jan ere. Sokondo baten gorde nuan, zu juan ziñanean, eta urrengo egun batean oroitu nintzanerako, dana jana zuten.

        Gizonak ez zuen geyago ezer esan, eta auzokoak, oso poz aundiaz, bazkaltzera etortzeko esan zion.

        Gizonak, etxetik erten zuanean, ate aurrean, auzokoen seme txikia billatu zuen jolasean, eta bere etxera eraman zuan. Giltzapean ipiñi, eta auzoen etxera biurtu zan bazkaltzera. Auzoa guztiz larritua billatu zuan, semetxoa galdu zitzayolako, eta beriala galdetu zion:

        —Nere semetxoan berririk bai al'dezu? Ikusi al dezu iñon?

        —Bai, ikusi det ba; nik emendik erten detanean, arrano batek zeraman egazka, bere mokotik txintxilika, odeyetarantz.

        —Arranoak umea eraman? Ezin leiken gauza da ori. Nun ikusi da ba, arranoa, umeak eramaten?

        —Saguak, zillar puskak jaten dituzten lekuan, arritzekua alda ba, arranoak mutiltxo bat eramatea?

        Auzoak, era batera igerri zion dana gizonari, eta esan zion: —Ar zazu zeure zillarra, eta ekatzu nere semea.

        Eta biak bazkaldu zuten poz aundiarekin: batek bere zillar zatien jabe berriro zalako, eta besteak bere semea aurkitu zualako.

 

aurrekoa hurrengoa