www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

77
KUKURRUKU!

 

        Gure Euskalerri maite onetan, antziñako denboretan sorgiñez gañera bai omen ziran, lamiak edo, lamiñak ere. Sorgiñak non-nai bizi oi ziran, baña lamiak, itxas-ertzetan, ibaiondoetan, erreka-bazterretan, osiñ inguruetan eta abar. Beti uren urrean. Bizkaya'n bai da leku bat, gaur kristal ola aundi bat dagona; eta leku orrekbere izena lamiari zor dio Lamiako da.

        Sorgiñak kalteak bakarrik egiñ oi zituzten, baña lamiak mesedeak ere bai ; artoak ereiñ da jorratu, gariak ebaki ta jo, zapiak errekan garbitu eta abar. Gañera, lamiak langille ikaragarriak izan bear zuten; ala dirudi beintzat euren ipuiñetatik. Ara emen bat:

        Gizon batek etxe berria asita zeukan jundaneko urtietan, baña asita beste gabe. Ez bai zuen dirurik bukatzeko.

        Egun batean lamiakiñ itz egin zuan, eta tratua itxi. Lamiak illuntzeako «Anjelus»ean asi eta ollarrak lenengo kukurrukua jo orduko etxea amaitzea, eta gizonak lan guzti onen ordez bere arima ematea, tratua izan zan.

        Esanda bezela, «Anjelus»eko kanpayak ixildu ziranaz batera asi ziran lamiak lanean. Baña, nola? Ura lana egitea! Batzuek arriak ekarri, besteak ondarra, besteak karea, besteak morterua egiñ, besteak ormak jaso; danak, euren ille luzeak arrastaka zituztela, «arnasa artzeko astirik gabe» esan oi dan moduan. Etxea gora zijoan, tellatua ematen asi ziran, eta gure gizona estutu zan anima eman bearra izango zualako.

        Eta, zer egin zuan? Ukulluko atian atzekaldera joan eta kandela bedeinkatua pixtu.

        Ollarrak argia ikusi ziranean, goizaldea zalakoan, iKukurruku! jo zuan. Eta orduan lamia guztiak kurrixka aundi luze-luze bat egiñ, eta iges egiñ zuten. Auxe egiñ zuten kurrixka; inguruko mendi tontor guztietatik entzun zana: Oiiiiiiiii.......O! iO......... Oooooooo......!!!

 

aurrekoa hurrengoa