www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

33
GIZONA GORUETAN

 

        Zumaya'n, oraindik ez bultzirik, ez tximista-argirik, ez lantegi aundirik etzanean, nekazari ta arrantzaleak bakarrik bizi ziran Zubiaurre'n, kale-Berrian eta Txirijo kalean arrantzaleak; eta Goiko torrean eta Arrua kalean nekazariak.

        Eun urte inguru izango dira Zumayan au gertatu zala.

        Zubiaurre kaleko arrantzale baten etxean, gabaz, gauzak beren lekuetatik kendu ta ezlekuetan ipiñi, itxasora gizonak eraman bear zituan aparejuak otarratik atera ta sutondora bota, usullak beteta laga ta arraskatik bera danak ustu, eta orrela bear ez diran lanak egiten ziran. Goizeko lauretan gizona itxasorako jaikitzen zanean, otarra killez gora ta gauza guztiak palta, eta abar.

        Emazteak esaten zion senarrari: Jeolimo, gure etxean sorgiñak ibiltzen dirala uste det nik, eta beti gauza billa zoratu egiñ bear degu. Nun billatu detala uste dezu sukaldeko apalean bart utzitako ari beltza? Gela illuneko pixontzian. Etxea bedeinkatu egiñ bearko degu, apaizari esanda. —Bai, ondo deritzat, baña gaur gabean oeratu gabe gelditu bear det, eta ikusiko degu nor arrayo etortzen dan gurera gauza guztiak aldatzera.

        Esan da egiñ. Apal ondoan, andrea oera juan zan da, Jeolimo'k andrian soñekoa, mantala, ta buruko pañuelua jantzi ta sukaldean goruetan asi zan.

        Gaberdi inguruan nun agertzen dan tximiniatik bera katu aundi bat, eta: —«Gizona izan eta goruetan» esan zuan. Eta Jeolimo'k erantzun zion: —«Eta katua izan da izketan?» Eta au esanaz batera, su burni bat artuta jo zuan trabeska anketan eta katuak bizirik al zuan aguruena miauka, etorri zan bidetik iges egiñ zuan.

        Urrengo egunean jaki zan Mutur-okerreneko neskazarra izterra ausita ogean zegoala, ta ezegaitik ez zuala esan nai, nun da nola ausi zuan.

        Baña beintzat Jeolimo'nian ez zuten geyago gauza billa ibilli bearrik izan. Utzitako lekuetan aurkitzen ziran danak.

 

aurrekoa hurrengoa