www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

44
BALIA ORROAKA

 

        Balia da itxasoan bizi dan abere aundi bat. Itxasoan bizi diranetan aundiena. ltxasoan bizi izanarren ez da arraiña, ur azpian arnasik eziñ artu izaten du, eta umeak titiakiñ azitzen ditu.

        Baña, zertan ari niz ni gauza abek esaten, neri irakurtzen didatenak gauza abek, nik beziñ ondo dazkite ta?

        Euskaldun arrantzaleak bale arrapatzalle bikañak izan dira. Au ere bai dakizute. Eta baita ere, Getari, Zarautz, Orio eta beste erri batzuek, euren eskudoetan balearrapatzalleak dituztela.

        Oraiñ berreun urte inguru zumayar arrantzale batzuek Sokoa aldean bale aundi bat ikusi zuten. Denbora ayetan baliak sarri etortzen ziran gure itxasora. (Gure itxasoa deitzen diot, euskalduna naizalako, Kantauri itxasoari). Neu umea nintzanean ere oriotarrak arrapatu zuten bat.

        Balia bere umeakiñ zan, eta zumayarrak arpoyaz jo arren eziñ izan zuten arrapatu. Baña bai umea; eta Zumaya'ra ekarri. Balerik ez zuten geyago ikusi; Bayona'rantz egin zuan eta ezin jarraitu izan zioten.

        Baña urrengo egunean Zumaya'ko barran agertu zan balia orroa baten (nik ez dakit baliak orroarik egiñ lezakean, baña nere aitonak ala esan oi zuan, bere aitari entzunda). Bere umien ondoren etorri zan nonbait, eta bere umea eskatzen zuan. Zumaya'ko arrantzaleak ez ziran ausartu bale ura arraparzen. Ez eta beste portu auzoetakoak ere. Nor urreratu abere aiñ aundi ta aserratuengana?

        Zortzi egunean egon zan Zumaya'ko barran, bere umeari deadarka, eta zumayar arrantzaleak itxasora erten eziñik, egualdi ederra egoan-arren. Bederatzigarren egunean, baleak etzi zuan nonbait, eta Iparraldera egin zuan.

        Orduantxe artu zuten arnasa zumayarrak eta arrantzara erten zuten. Aberea izanarren, baliak ere bere umeak maite.

 

aurrekoa hurrengoa