69 ADISKIDE GUTXI
Atenas'en bizi zan, antziñako denboretan (eta au ez da ipuiña). Diogenes izena zuan gizon bat. Kupel uts batean bizi zan, ura edateko katillu bat beste tresnarik ez zuan eta egun batean txakurra errekan ura edaten ikusita, osan zuan.
—Ez det katillurik bear ura edateko, —ta katillua arrika bota ta puskatu zuan. Andik aurrera ura eskuetan artuta edaten zuan.
Egun batean, bere kupelean sartuta zegoala, andik igaro zan gizon batek esan zion: —Diogenes, ze etxe txikia dezun.
Eta Diogenes'ek erantzun zion: Adizkidez bete nai nuke.
Adiskide onak gutxi izatea, antziñakoa da non bait. Bizitza onetako gora-beretan adiskidetzat euki degun bat edo bestek languntasunak egin ez, edo ez ezagutu egin, edo sorbalda eman egiten. ba'digu oroitu gaitezen Diogenes'ek kupela adiskidez ezin bete izan zuala.
|