www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

32
UGAZAMA

(Ama ordea)

 

        Beiñ bai zan err, batean neskatxo on-on bat esangiña, langillea ta apala. Bere ama, zori txarrez, aurra zalarik ill zitzayon, aita bigarren aldiz eskondu eta gaxuak ama-ordea zeukan. Eta gañera txit gaiztoa, ta biotz gogorduna.

        Amar urte besterik ez zituan neskatxoak eta zenbat lan eragiten zizkion! Iturritik ura ekarri, andreak erabilli oi dituzten ontzi aundietan, ibay ertzean zapiak garbitu, izare ta beste zapi aundiak ere baita, etxea garbitu, bazkari apariak atondu... zer etzion eragiten andre gaizto arek Mariatxo gaxuari? Lan guztiak, al zituan ondoen egiten zituan iAmar urteko ume batek egiñ leikezan ondoen! baña amaordea ez zan iñoiz kontentu eta beti aserre egiten zion, eta noiz nai bazkari gabe, edo apaldu gabe utzi oi zuan; zapladak eta makilladak egunero. Ikastolara gutxitan bialtzen zuan, eta itz batean esateko, erri guziak-erruki zuan umea.

        Egun batean ugazamak atorra berri bat egiteko gaia erosi zion. Bai zuan premia gaxuak! Soñian zeramana bide bazter batera bota baliz, eskaleak ere ez zuten jasoko.

        Betiko moduan, bekoki illunakin esan zion —Ara emen euretzat atorra berria egiteko tela zuria, ik merezi ez denan bezelakoa ; euk ebaki eta euk josi bearko den, baña iariñ gero! betiko moduan alperkerian egon gabe. Ni etorri orduko ebaki atorra ta josten asi; baña baldiñ da baldiñ tela alperrik galtzen ba'diran, ire galdua den. Esaten diñat nere atzaparretan utziko denala bizia.

        Mariatxo gaxuak, atorra nola ebaki bear zuan ba? Nundik asi ere ez bai zekian.

        Estuasun larria sartu zitzaion ezurretaraño. Ama ordeari bildur aundia bai zion! Eta gaxoak negar da negar zegian.

        Sukaldeko mai gañean tela ta guraizeak utzita, beste gela batera juan eta Amabirjiñaren irudi baten aurrean belaunikaturik sotinka, esan zion:

        —Ene, Añabirjiña maitia, lagun nazazu estuasun onetan; erruki zakidaz: nik ezin nezake atorrarik ebaki ez josi, eta ama ordeak illko nau. Amatxo Zerukoa lagun nazazu!!

        Otoitz au biotz barru barrutik eginda negarrez sukalderaru zan. Eta orra miraria! Mayan gañean, atorra ebakia eta josita zegoan, zatitxo sobratuak aldamenean, Mariatxo berriro Amabirjiñaren irudien aurrera juan eta esan zion: —Ene Amarbirjiña maitia, zuk josi diazu nonbait atorra, milla esker. Zeruko Amatxoa, nik ez dakit nola eskertuko zaitudan.

        Laister jo zuan etxea ugazamak, eta zuzenean umezurtzagana zuzenduaz gogorki esan zion: —Ia atorra ori zertan dan? Artu zuan eskuetan eta aitzakiak ateratzearren jira ta bira ibilli zuan, baña ezi izan zion aitzakirik atera iñondik.

        Bakarrik gelditu zanean amaorde gaiztoak zion —Atea itxita, giltzapean utzi ez ba'nuen esango nuen kanpokoren bat etorri dala etxera, edo bera juan dala nora baita, baña emen ez da iñor sartu, berak ezin izandu erten. Bere ama edo etorri ez ba'zaio beste mundutik atorra jostera...

 

aurrekoa hurrengoa