www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

54
AINGERU IZARRA

(GABON IPUIÑA)

 

        Ene umetxo maiteak: Bai dakizute Gabon-gabean Jesus aurra ta Aingeru-pillo aundi bat Zerutik lurrera etortzen dirala.

        Aingeru bakoitzak otarra bat ekartzen du eskuetan, gozokiz eta jostalluz betea, Lurreko aingerueri (umetxoeri) emateko.

        Nola aingeruak ariñ-ariñ ibiltzen diran, Zerutik amaika-terdietan erteten dute, ta Lur osoari bira bat emanda Eguerri egunean, egunsentia baño len, berriro Zerura'tu oi dira.

        Orra bada; Gabon gau batean Zeruan aingeruak eta Jesus Aurtxoa Lurrera etortzeko otarrak antolatzen ari ziralarik, aingerutxo txiki bat igaro zan beren ondotik eta Jesus aurtxoari esan zion: —Ni ere eramango?

        Jesus'txok erantzun zion: —Zu beziñ txikirik ez det eraman oi, baña zeuk nai dezun ezkero, atoz, neuri eskutxoa emanda juango zera.

        Erten ziran bada danak zerutik; danen aurrean,.. Jesus umetxoa aingeru txikia eskutik zuala, eta au eskubiko eskuan otarra zuala. Jesus umetxoak, Jaungoikoa dalako ego-gabe egaz egiten zuan; aingeruak. egu ederrekiñ. Eta egoak ireki ta itxi egiten zituztenean: Oi ura soñu ederra! Ez dago lurrean organorik alako soñua jo lezakeanik. Bai ba, Zeruko, soñua.

        Lurrera urreratu ziranean, Jesus aurrak esan zion aingeru txikiari

        —Ara or, erri txiki-txiki bat eleizatxoa ta amar etxe. Orrera joan bear dezu zuk; ume oneri jostalluak eta gozokiak eman; eta ume on-oneri, amen esanak ondo egiten dituzteneri, oerakuan eta jaikitzerakoan otoitza egiten duteneri, amari iturritik ura ekarri, ta ikastolan asko ikasten duteneri gozokiak, jostalluak eta muzu bat nere izenean. Eta ariñ ibilli ; bai dakizu, biar egunsentian Zeruko atean izan bear deguna ta.

        Aingerutxoak etxe guztiak ikusi zituan; umeak ziran etxietan seaska ondoan, jostalluak eta burkopean gozokiak utzi zituan, ume on-oneri eztiki, laztan bana eman zien, esnatu gabe polliki-polliki eta asi zan Zeruruntz.

        Baña, bide bazter batean txabola zar bat ikusi zuan. Iñor bizi ote? Umerik ote? Aingerutxoa jatxi zan eta leyo zar batetik sartu ere bai txabola barrura. Umetxo eder bat lo zegoan orbel legor pillo baten gañean, saku garbi bat beste estalkirik ez zuela. Sukaldean laatzetik ixekita urez betetako lapiko bat ez egurrik sua egiteko ez ogirik baratzui sopa pixka bat egiteko, etxe inguru dana elurrez zuri-zuri... Aurra bakar-bakarrik zegoan txabolan; bere ama gaberdiko mezetara juana zan da. Aingerutxoa naigabetu zan guztiz. Ez bai zuan ezer otarrean, ez gozokirik ta ez jostallu bat! Danak emanak zituan txabola ura ikusi ez zualako lenagotik.

        Baña beriala pentsatu zuan zer egiñ. Erten leyotik, jun zuzen-zuzenean izar txiki bat zegoan lekura, artu eta Lurrera ekarri zuan eskuetan. Sartu zan leyo zarretik txabolan, eta sukaldean, laatzetik ixekita zegoan lapikoaren azpian ipiñi zuan. Etxe guztia izarra sartu zanean argitu ta berotu zan. Oi an zegoan bero gozoa! Lapikoa, beriala asi zan «gilg eta golg» irekiten eta ur utza barruan zan arren aingerutxoak Zerutik ekarri zituan gozoki guztien gustua artu zuan.

        Aingerutxoa juan zan aurragana ta laztan aundi bat eman zion; aurrak begiak iriki zituan eta aingerua bat-batean egaz leyotik erten zan eta zeruruntz zuzen ekiñ zion.

        Beriala etorri zan ama eleizatik, eta ez zekian zer zan bere etxean, txabolako zirrikate danetatik argi gozo biguna kanporuntz ikusi zuanean. Sukaldean sartu zanean, zer bero ederra! iZer usai gozoa lapikoak botatzen zuana!

        —Nere Jaungoiko ona! nor izanda emen? —esan zuan— belaunikoturik.

        —Ama, nik uste det aingeru txiki bat ikusi detala.

        —Atoz, maitetxo, atoz, zer apari gozoa daukagun biontzat, ene semetxoa!

        —Amatxo, aingerua izan ote da ba nik ikusi detana?

        —Bai, maitetxo, bai, Gabon gaba degu ta.

 

aurrekoa hurrengoa