85 ZENBAT DENBORA...?
Urduliz'en gizon bat joan zan aitortzera, ta aitorlekuan belauniko jarri ta «Ave Maria Purisima» esan-da ixildu egin zan.
Abadeak orduan esan zion:
—Zenbat denbora da azkenengo aldiz aitortu zintzala?
—Ori, jauna, beorrek jakingo du.
—Nik? Gizona, zelan gura dozu ba nik yakitea?
—Ba, berorregaz aitortu nintzalako.
—Etzara akordetan, zer egun zan edo, egun artan jasotako zerbait edo?
—Bai, jauna, bai, eurija botalian egiñ eban, eta nik, sekulako katarrua atrapau neban.
|