70 ZORION OSOA
Gizon aberats bat, lorategi aundi eder baten erdian zegoan jauregi batean bizi zan. Aberatsa zan, baña ez zoriontsua, eta pentsatu zuan zorion osoa zuan gizonik ete zegoan mundu onetan.
Eta bere lorategiko burnizko ate ederrean idatzi auxe ipiñi zuan: «Benetan zoriontsua dala uste duan pertzoneari emango zaizkio lorategi ta jauregi au».
Beriala etorri zan gizon gazte bat eta esan zion —Jauregi ta lorategia nereak dira, ez dago bada mundu guztian ni baño gizon zoriontsuagorik.
Aberatsak erantsun zion: —Ain zoriontsua zerala diozu? Ez dezu beraz ezeren nairik, ezeren bear izanik?
—Ez, nik ez det ezeren paltarik, ez iñoren gauzen inbidiarik. Ni zoriontsua naiz, Jauregi au neretzat da.
Eta aberatsak esan zion: —Ez dezula ezeren nairik, ez dezula ezeren paltarik, eta zertan zatoz bada nere jauregiaren eske?
Mundu onetan ez dago zorion osorik. Zorion osoa Zeruan.
|