www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

17
MAÑARI'KO BIZIKLETADUNA

 

        Mañaria da Urkiola'ko bidean dagoan Bizkaiko erri polit bat. Oraiñ esatera nuana ez da ipuiña, Mañari'n gertatua baizik.

        Bigarren karlista guda bukatu zanean Mañari'ko mutil gazte bat Somorrostro'ra juan zan burni-minetan lana egitera.

        Urte bete igarota etorri zan etxera Gabonak ospatzera eta mañariarrak usai txarra artu zioten. Eleizara sartu ere ez zan egin Gabon jai guztietan, eta minetan ikasitako itz batzuek erderaz sarri esaten zituan. Apaizak esan zuan biraoak zirala Euskalerrian inoiz entzun gabeko itz zikiñak, Inpernutik ertenak. Mendiola'ko pamilia guztiz —penatuta zegoan, mutilla Somorrostro'tik aiñ aldatua etorri zalako. Amak negar egiten zuan eta aita bekoki illunakin zebillen.

        Mutilla jun zan Gabonak igarotakoan, berriz ere lengo lekura lanera, baña irugarren illabetean gaxorik etxeratu zan eta naikoa makalik zegoan, oetik ez zan beintzat jaikitzen.

        Ostegun Santu arratzaldean, jende guztia eleizara zijoalarik, agertu zan bide-zabalean bizikleta gañean gizon argal, beltz, itxura txarreko bat, eta gizon batzueri galdetu zien erderaz ia Mendiola etxea zein zan. Mañari'ko biztanleak orduan ez zekiten erderarik eta nekez aditu zioten zer nai zuan, ta Mendiola erakutsi. Gizon ura berriz bizikleta gañean jarri zanean, danak Aitaren egiñ zuten, esanaz: —A, mutil, zer dok tramankulu ori? Ori ez dok parte oneko gauza. Ez dozue ikusi gizona edo dalakua (batek ba yakik zer dan bera) jatxi danian gurdi edo dalako tramankulua zutik eziñ zala egon?

        —Alan dok.

        —Eta bakarrik sutik egon eziñ dan gauzak gero ganian gixona eruan?

        —Eta zelan gero? Tximista baño ariago.

        —Nor izan ote dok bera.

        —Nor izango dok ba, Mendiola'ko Manueltxo ikustera datorrenen bat. Baña bera be ez dok elizara juten izan da, oraiñ gaxorik... Ene! Inpreñuko diabruren bat edo ez ba'dok. Abadiak esan eban Manueltxu'k esaten ebazan berbak Inpreñutik urtenak ziriala. Ene! (ostera Aitaren egiñaz) goyazan elexara.

        Bizikleta gañean etorri zan gizona Somorrostro' ko katapaz bat izan zan, Manueltxu'n laguna edo, eta beriala juan zan atzera bere lekura. Baña abadeak jakiñ zuanean gertaera ura, Mendiola'ra juan, eta etxekoeri esan zieten: —Ara, gauza onak ez dakar gauza txarrik, eta bada ez pada ere, etxia bedeinkatzia izango da onena. Nik ez dot ikusi, baña ikusi daben danak dioenez, Ostegu Santu egunean emen izan dozuen gizon ori ez ei da parte onekoa ta.

        Eta baita etxea bedeinkatu ere.

 

aurrekoa hurrengoa