www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

67
GUTXIAGO JAN

 

        Atenas'eko gizon aberats batek esan zion Sókrates jakintsuari: —Ez daukat ezer jateko gogorik. Ez diot ezeri gustorik artzen. Izan leikezan jatekorik onenak eta onduen ipiñiak izaten dira nere mayan, baña nik eziñ izaten ditut jan.

        Sókrates'ek erantzun zion: —Nik emango dizut gaitz orrentzat sendakia. Zuaz txiro edo pobre baten etxera eta egun batzuek an igaro itzatzu, eurak jaten dutena bakarrik janaz, eta ikusiko dezu jateko gogoa nola etorriko zaizun. Jan ezazu gutxiago, eta jan egizuz gauza errezagoak, eta errezago ipiñiak eta jatekoari gustoa artuko diozu. Jakiari obeagoak dirala iritziko diozu, gutxiago gastatuko dezu eta osazun obea izango dezu.

 

aurrekoa hurrengoa